Paul Laxalt
Paul Dominique Laxalt (Reno, Nevada, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko abuztuaren 2a – McLean, Virginia, 2018ko abuztuaren 6a) euskal jatorriko estatubatuar politikaria izan zen, Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarrekoa. Bigarren Mundu Gerran borrokatu ondoren, Denverreko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Akusatzaile publiko lanetan hasita, Nevadako 23. teniente-gobernadorea, 22. gobernadorea eta senataria izan zen.[1]
Hedabideetan agertzen zenean, askotan «euskal herritar artzain baten seme» (son of a Basque sheepherder) esaten zion bere buruari. Ronald Reaganen lagun mina, 1980an azkena presidente bilakatu zenean, "lehen laguna" (The First Friend) ezizena zuen.[2] Robert Laxalt idazlearen anai nagusia zen.
Erreferentziak
- Davies, Richard. (1999). The Maverick Spirit. Reno eta Las Vegas. Nevada: University of Nevada Press, 167–193 or. ISBN 0-87417-327-2..
- Roberts, Steven. (1982-3-21). «Reagan's First Friend» The New York Times: A.26..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.