Paul Lafargue

Paul Lafargue (Santiago, Kuba, 1842ko urtarrilaren 15a - Draveil, Frantzia, 1911ko azaroaren 25a) Frantziako sozialismoaren aitzindaria izan zen.

Paul Lafargue

(1871)
Member of parliament for the North (en) Itzuli

1891ko urriaren 25a - 1893ko urriaren 14a
Bizitza
JaiotzaSantiago, 1842ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaDraveil, 1911ko azaroaren 25a (69 urte) (69 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Lafargue (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: Pozoia
Familia
Ezkontidea(k)Laura Marx  (1868ko apirilaren 2a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, ekonomialaria, saiakeragilea, idazlea, literatura-kritikaria eta filosofoa
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
KidetzaLehen Internazionala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa
French Workers' Party (en) Itzuli
Socialist Party of France (en) Itzuli

iTunes: 373079347 Find a Grave: 7638 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Medikuntzako ikasketak egin zituen. Gaztetandik sozialista izan zen. Engelsekin eta Karl Marxekin izan zen Londresen, eta Marxen alabarekin ezkondu zen. Lehen Internazionaleko kidea zen eta Espainian, Portugalen eta Londresen zehar ibili zen. Frantziako Langileriaren Alderdia sortu zuen, 1880an, Jules Guesde frantses marxistarekin batera. 1885ean, diputatu hautatu zuten Lillen, baina sozialistek burges gobernu batean parte hartzearen aurka agertu zen.

Idazlanak

Harenak dira Le droit à la paresse (1880, Alferkeriarako eskubidea) eta La Religion du capital (1887, Kapitalaren erlijioa) panfletoak. Materialismo dialektikoa eta historikoa Frantzian hedatzeko ahaleginak ere egin zituen lan hauetan: Le Matérialisme économique de K. Marx, (1884, K. Marxen materialismo ekonomikoa); La Théorie de la plus-value de K. Marx (1895, K. Marxen plusbalioaren teoria).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Lafargue Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.