Paul Hermann Müller
Paul Hermann Müller (Olten, Solothurn, 1899ko urtarrilaren 12 – Basilea, 1965eko urriaren 13a) suitzar kimikaria izan zen. 1948ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen malaria eta sukar horia kontrolatzeko DDTren propietate intsektiziden aurkikuntzagatik.
Paul Hermann Müller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Olten, 1899ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Basilea, 1965eko urriaren 12a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Friedhof am Hörnli (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Basileako Unibertsitatea (1919 - |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Hans Rupe (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria eta medikua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kimika ikasi zuen Basileako Unibertsitatean eta laborategietan lan egin zuen. Bere lehen ikerketak tindu sintetikoei eta landareek sortutako tinduei buruzkoak izan ziren. Landareak babesteko agente kimikoak sintetizatzen hasi zen. J. R. Geigy laborategian egindako ikerketen arrakastaren ondoren, intsektizida bat garatzeko agindu zioten. 1939an aurkitu zuen DDTren erabilera intsektizida gisa. 1950 eta 1970 artean, DDTk malaria desagerrarazi ahal izan zuen herrialde askotan.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.