Paul Henri Balluet d'Estournelles de Constant
Paul Henri Benjamin Balluet d'Estournelles de Constant, Constant de Rebecqueko Baroia (La Flèche, 1852ko azaroaren 22a - Paris, 1924ko maiatzaren 15a) frantziar diplomazialari, politikari eta bakezalea izan zen. 1909ko Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
Familia aristokratiko batekoa zen eta Benjamin Constanten ahaidea zen. Zuzenbidea eta ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen eta 1876an diplomazia zerbitzuan sartu zen. Montenegron, Otomandar Inperioan, Herbeheretan, Britainia Handian eta Tunisian izan zen. Londresen negoziatu zuen konflktu kolonialek eragindako gerra saihesteko.
Diplomaziaren gabeziek zapuztuta, politikan sartu zen eta diputatu eta senatari hautatu zuten. Hirugarren Errepublikako politika kolonialaren aurka agertu zen. Madagaskarren kolonizazioaren eta Txinaren zatiketaren aurka agertu zen.
Nazioarteko harremanak hobetzen saiatu zen eta Hagako Bake Konferentzietan parte hartu zuen.