Paul Hazard
Paul Hazard (Noordpeene, 1878ko apirilaren 30a - Paris, 1944ko apirilaren 13a) letragizon, historialari eta saiakera idazle frantziar bat izan zen.
Paul Hazard | |||||
---|---|---|---|---|---|
1940ko urtarrilaren 11 - 1944ko apirilaren 12a ← Georges Goyau (en) - Maurice Garçon →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Noordpeene, 1878ko abuztuaren 30a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Paris, 1944ko apirilaren 12a (65 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea École normale supérieure Lycée Lakanal (en) | ||||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | literatura historialaria, historialaria, saiakeragilea, irakaslea eta comparative literature academic (en) | ||||
Enplegatzailea(k) | Lyongo unibertsitatea Revue de littérature comparée (en) Parisko Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Collège de France (1925 - 1944) | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Frantses Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Q16654869 | ||||
Izengoitia(k) | Paul de Saint-Maurice, Paul d'Armentières eta Paul Darmentières |
Unibertsitateko irakaslea 1904tik, 1910ean Frantziar Iraultzak italierazko literaturan izan zuen eraginari buruzko bere doktoretza tesia idatzi zuen. Katedraduna izan zen Lyongo unibertsitatean. Irakaslea La Sorbonan 1913tik, Lehen Mundu Gerran parte hartzeko deitu zuten, eta 1925ean literatura moderno eta konparatuko katedra lortu zuen Collège de Francen. Académie françaiseko kide hautatua 1940tik, alemaniar okupazioaren garaian, ez zen akademiko bezala hartua izatera iritsi.
Joseph Bedierrekin Histoire de la littérature française izeneko lana argitaratu zuen.
Bere lan nagusia "Europar kontzientziaren krisia 1680tik 1715 arte" izenekoa da, historiografian oihartzun handia izan zuena eta etengabe aipatzen dena. Filosofia, Literatura eta Zientziaren historian ere eragina izan du, garai klabe bat bere giro intelektualaren eta bere pentsalari garrantzitsuenen bidez definitzea lortzeagatik.
Lanak
- La Révolution française et les lettres italiennes, 1789-1815. Lyongo Letra Fakultatean aurkeztutako tesia (1910)
- Giacomo Leopardi (1913)
- La Ville envahie (1916)
- L'Italie vivante (1923)
- La Vie de Stendhal (1928)
- Avec Victor Hugo en exil (1930)
- Don Quichotte de Cervantès: étude et analyse (1931)
- La Crise de la conscience européenne: 1680-1715 (1935)
- Le Visage de l'enfance (1938)
- Quatre études: Baudelaire. Romantiques. Sur un cycle poétique. L'Homme de sentiment (1940)
- La Pensée européenne au XVIIIe siècle, de Montesquieu à Lessing (1946). Interneten ikusgai eta irakurgai dagoen testua(Frantsesez)
- Les Livres, les enfants et les hommes (1949)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Hazard |