Paul Greengard
Paul Greengard (New York, 1925eko abenduaren 11 - ibidem, 2019ko apirilaren 13a) estatubatuar neurozientzialaria izan zen. 2000ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Arvid Carlssonekin eta Eric Kandelekin batera neuronetan memoria gordetzeko oinarri biologikoa ikertzeagatik.
Paul Greengard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1925eko abenduaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan, 2019ko apirilaren 13a (93 urte) |
Familia | |
Ama | Pearl Meister Greengard |
Ezkontidea(k) | Ursula von Rydingsvard (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Johns Hopkins Unibertsitatea Hamilton College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria, neurozientzialaria, farmakologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Rockefeller Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea Yeshiva University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Gurasoak juduak zituen, baina amaordea episkopaliarra zen eta Paul tradizio kristauan hezia izan zen. Bigarren Mundu Gerran Massachusetts Institute of Technologyn lan egin zuen Japoniako kamikazeen aurkako alerta sistemetan. Gerra ostean matematika eta fisika ikasi zituen Hamilton Collegen. John Hopkins Unibertsitatean graduatu zen eta neuronen funtzio molekularrak eta zelularrak ikertzen hasi zen. 1967an farmakologiako irakasle izendatu zuten Yaleko Unibertsitatean. Alzheimerren gaixotasunari buruzko ikerketetan ere parte hartu zuen.