Paul Garabedian
Paul Roesel Garabedian (armenieraz: Փոլ Գարաբեդյան; Cincinnati, 1927ko abuztuaren 2a - Manhattan, 2010eko maiatzaren 13a) estatubatuar matematikaria eta zenbakizko analista izan zen. Garabedian New Yorkeko Unibertsitateko Fluidoen Dinamika Konputazional Sailaren Zuzendaria izan zen Courant Matematika Zientzietako Institutuan. Ezaguna da fluidoen dinamika konputazionalaren eta fisikako plasmaren alorretan egindako ekarpenengatik, Potentzialaren teoriako eta transformazio konformeko existentziazko frogapen dotoreetatik stellaratorrak diseinatzeraino eta optimizatzeraino doazenak. Garabedian Zientzien Akademia Nazionaleko kide hautatu zuten 1975ean.
Paul Garabedian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cincinnati, 1927ko abuztuaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Armeniarra |
Heriotza | Manhattan, 2010eko maiatzaren 13a (82 urte) |
Familia | |
Aita | Carl Arshag Garabedian |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brown Unibertsitatea 1946) Harvard Unibertsitatea 1947) |
Tesi zuzendaria | Lars Ahlfors |
Doktorego ikaslea(k) | David Korn (en) C. Denson (Clyde) Hill (en) Arthur David Snider (en) Robert Edward Dowd (en) Connie Kangyan Chen (en) Eva Valencia Swenson (en) George Ross (en) Eugene Bloch (en) Ellen Gottlieb (en) Neal Friedman (en) Octavio Betancourt (en) Eldon McIntyre (en) Jose Sanz (en) Geoffrey Bey McFadden (en) Michael Anthony Marcal (en) Margaret Bledsoe (en) David Ross (en) Kam-chuen Ng (en) Kevin McGrattan (en) Mark Taylor (en) Nelson Kuhl (en) Eugene Richard Rodemich (en) Martin Judy Vitousek (en) Peter William Shaw (en) Byrne Perry (en) Antoine Bourgeade (en) Jerry Kazdan (en) Nelson Mugayar Kuhl (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea (1948 - 1949) Stanford Unibertsitatea (1949 - 1950) New Yorkeko Unibertsitatea (1959 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea Society for Industrial and Applied Mathematics (en) |
Hezkuntza eta karrera
Cincinnatin (Ohio) jaio zen, Garabedian Brown Unibertzitatean lizentziatu zen 1946an eta 1947an Harvard Unibertsitatean egin zuen master bat, biak matematikan. 1948an Harvard Unibertsitateko doktoretza lortu zuen, Lars Ahlfors zuzendaritzapean. Brown Unibertsitatean aurkitu zuen Frances Bauer, luzaroan bere lankidea eta laguntzailea izango zena.
1949an, Garabedian Kaliforniako Unibertsitatean irakasle laguntzaile gisa sartu zen eta 1952an irakasle titular bihurtu zen. 1956an, Stanford Unibertsitatera matematika irakasle gisa joan zen. 1959an, New Yorkeko Unibertsitateko orain Courant Institutua izenez ezagutzen den Matematika Zientzien Institutura joan zen. 1978an, fluidoen dinamika konputazionalaren zuzendari nagusia izendatu zuten New Yorkeko Unibertsitateko Courant Matematika Zientzietako Institutuan. Karrera akademiko luze eta emankor batean, Garabedian doktoreak 27 doktore-tesi zuzendu zituen. Lehenengoa 1953an izan zen (Edward McLeod) eta azkena 1997an iritsi zen (Connie Chen).
Liburuak
- Partial Differential Equations, (1998).
- Magnetohydrodynamic Equilibrium and Stability of Stellarators, (1984).
- Supercritical Wing Sections II, (1975).