Paul Cornu

Paul Cornu (Glos-la-Ferrière (Frantzia), 1881eko ekainaren 15a - Lisieux, 1944ko ekainaren 6a) bizikleten fabrikazioan aritu zen frantziar ingeniari bat izan zen. Arrakastaz eginiko eta erregistratu zen lehen hegaldi librearen autore ere zen, errotorea erabiliz. Helikopteroaren lehen hegaldia kontsideratzen da.

Paul Cornu

Bizitza
JaiotzaGlos-la-Ferrière, 1881eko ekainaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLisieux, 1944ko ekainaren 6a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, aeronautical engineer (en) Itzuli eta hegazkinlaria

Biografia eta asmakuntzak

Paul Cornuren helikopteroa

Paul Cornu Glos-la-Ferrièren, Frantzian, jaio zen, 1881eko ekainaren 15a. Paul zaharrena izan zen 15 senideko familian. Haurrak 9 urte besterik ez zituen familia Lisieuxera joan zenean bizitzera. Paulen aitak bazekien marrazten eta asmakizun bat baino gehiago zituen eginak. 1884an, baloi gidatuaren proiektua egin zuen, Zepelinarekin antzekotasun handiak zituena.

Paulek ere laster jarraitu zuen aitaren bidea eta 14 urte zituen inkubagailuaren tenperatura kontrolatzeko gailua egin zuenean. Bai aita eta baita semeak ere, bizikletak eta josteko makinak konpontzen zituzten ogibidez, oso ezagunak zirelarik. Bide batez ari ziren motozikleta egiten, edo lurruna erabiltzen zuen trizikloa, edo pendulo termikoa... Haien lanak aldizkarietan atera ziren eta ospe gehiago hartzen.

1904an, bi motordun (atzeko gurpil bakoitzean bana) karro ultraligeroa agertu zuen; orduko 70 km egiten zituen. Eskariak etorri zitzaizkion Ukrania, Errumania edo Ingalaterratik... baina ez zuten sekula komertzializatu.

1905ean jarri zuen Paul Cornuk arreta hegaldietan eta, urtebete geroago, lehen proba egin zuen hiriko handien aurrean, azken modeloa egiteko 12.000 suskripzio lortu zituelarik. Intsektu erraldoi bat zirudien makinak, bizikleta-gurpil handien gainean bi helize kokatu zituelarik.

Hegaldia Lisieuxen, Frantziako ipar-mendebaldeko Calvados departamentuan, egin zen 1907ko azaroaren 13an[1]. Bi aldeetako 24 HP-ko bi errotore birakariek Antoinette motorra osatzen zuten eta hegazkinak lurretik 30 cm inguru igotzea lortu zuen 20 segundoz[2]. Egun berean beste saiakera bat egin zuen eta makina lurretik metro eta erdi igotzea lortu zuen, bera eta bere anaia Jaques bidaiari zirela.

Hala eta guztiz ere, hegaldi batzuen ondoren, proiektua bertan bera utzi zuten gailua zaila zelako kontrolatzen.

1944ko ekainaren 6an hil zen Paul Cornu II. Mundu Gerran, Normandiako lurreratzean aliatuek etxea eraitsi ziotenean[2].

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Cornu Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.