Paul Auster

Paul Benjamin Auster (Newark, New Jersey, 1947ko otsailaren 3-) eleberrigile estatubatuar ezaguna da, batez ere The New York Trilogy liburuengatik (City of Glass, Ghosts eta The Locked Room). Poesiak, itzulpenak, antzezlanak eta pelikulak ere egin izan ditu.

Paul Auster

Bizitza
JaiotzaNewark, 1947ko otsailaren 3a (77 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Lydia Davis (en) Itzuli
Siri Hustvedt
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Columbia High School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, hizkuntzalaria, itzultzailea, eleberrigilea, poeta, saiakeragilea, idazlea, unibertsitateko irakaslea, autobiografialaria eta errealizadorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
PEN America (en) Itzuli
Izengoitia(k)Paul Benjaminn
Genero artistikoaProsa

paul-auster.com
IMDB: nm0000808 Allocine: 22187 Allmovie: p188298 TV.com: people/paul-auster
Facebook: auster.paul Last fm: Paul+Auster Musicbrainz: aa8f33f2-18c2-4617-be17-ad8231a950b3 Discogs: 476763 Allmusic: mn0002055384 Edit the value on Wikidata

Jaiolekua bestelako izan arren, Auster New Yorkekotzat hartzen dute kritikari gehienek, Brooklynen hainbat urtez bizi izateagatik.

Euskaratuta sei liburu ditugu orain arte: "Brooklingo erokeriak", "Kristalezko hiria", "Bidaiak scriptoriumean zehar", "Gizona ilunpean", "Ikusezin" eta "Sunset Park".

Biografia

Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen eta urtebetez petrolio-ontzi batean lan egin ondoren Frantzian eman zituen beste lau urte. 1974an New Yorkera itzuli zen.

New York Review of Books-en eta Harper´s Saturday Review-en poesia eta saiakera idatziz hasi zuen bere karrera literaturan.

1987an oso kritika onak izan zituen New Yorkeko trilogia ipuin liburuagatik.

Gero nobela idazten hasi zen: Azken gauzen herrialdea (1988), Ilargiko jauregia (1989) eta Halabeharraren musika (1991), esate baterako; azken hori Philip Haasek zinemara eraman zuen 1993an.

Berriagoak dira Leviatan (1992) eta Bertigo (1994).

1994an bere kontakizunetan oinarritutako Smoke eta horren jarraipena den Blue in the face filmen gidoiak idatzi zituen, eta aski arrakasta handia izan zuten zineman.

1998an bere bizikizunak jasotzen dituen oroitzapen liburu bat argitaratu zuen, Nola edo hala; urte berean bere lehen filma zuzendu zuen, Lulu on the bridge, Harvey Keitel eta Mira Sorvino protagonista zirena. Film horretan bere literaturaren betiko gaiak agertu zituen: halabeharra, maitasunaren botere salbatzailea, literaturaren mitoa eta egungo bizimoduaren bakardadea.

Bibliografia

Eleberriak

Poesiak

Paul Auster 2007an.
  • Disappearances: Selected Poems (1988)
  • Ground Work (1990)
  • Selected Poems (1998)
  • Collected Poems (2004)

Euskaraz

Filmografia

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. www.guardian.co.uk: Idazleari eginiko elkarrizketa.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Auster Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.