Paul Amadeus Pisk

Bizitza

Paul Pisk musikologian doktoratu zen Vienako Unibertsitatean 1916an Guido Adlerrekin. Ondoren Vienako Kontserbatorioan ikasi zuen eta Arnold Schönberg eta Franz Schreker irakasleengandik jaso zituen lezioak. Jarraian, Vienako Kontserbatorioan eskola emateari ekin zion, baita hainbat vienar unibertsitate entzutetsuetan ere, bereziki Volkshochschule Volksheim Ottakringen, non Kurt Pahlenekin aholkulari gisa lan egin zuen 1932 eta 1934 artean. Bere ikasleen artean Leopold Spinner zegoen. 20ko hamarkadatik aurrera austriar Droit Humainaren Vienako Logiaren partaide izan zen.

Emanaldi Musikal Pribatuetarako Elkartearen zuzendaritza-batzordearen kide, idazkari eta pianista izan zen ere bai. Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta, 1920tik 1928ra arte, Musikblätter des Anbruch aldizkariaren koeditorea eta Arbeiter-Zeitungaren argitaratzaile musikala. 30eko hamarkadan Musik der Gegenwart (alemanez "gaur egungo musika") kontzertu-zikloa sortu zuen, zeinen jarraipenaz Friedrich Wildgans arduratu zen 1936tik 1938ra.

1936an judu zelako Estatu Batuetara erbesteratu zen. Redlandseko Unibertsitatean, Kalifornian (1937-1951), Texasko Unibertsitatean Austinen (1951-1963) eta Washingtoneko Unibertsitatean Saint Louisen (1963-1972) irakatsi zuen. Piskek orkestra-lanak, ganbera-musika, balletak eta abestiak konposatu eta musika teorikoko lanak idatzi zituen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.