Paueko Nafarroako Parlamentua
Paueko Nafarroako Parlamentua (Nafarroa eta Biarnoko Parlamentua, baita Paueko Nafarroako Legebiltzarra ere) Biarno eta Nafarroako erakunde historikoa eta Biarnoko hiriburuan dagoen eraikin zibila da.
Paueko Nafarroako Parlamentua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Frantziako udalerri | Paue |
Koordenatuak | 43°17′N 0°22′W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1585 |
Paueko gazteluaren ondoan eraikia, izenak kontrakoa esan arren, ez da Nafarroako Erresumako parlamentua izan, Luis XIII.a Frantziakoak 1620ko urriaren 20an "Frantziari Nafarroa eta Biarnoren batze agiria" plazaratu zuenean sortu zelako. Frantziako erregeak Donapaleun kokatua zen Nafarroako kantzilertza eta Biarnoko gorteak desagerrarazi zituen eta, trukean, erakunde komun berri honek hartu zuen haien lekua, biarnes zein nafar ordezkarien protestaren erdian. Legebiltzarraren egoitzarako 1585ean eraikitako epaitegi baten eraikina aukeratu zuten, lehen Leskarreko gotzainaren egoitza ere izandakoa.
1716an su hartu zuen, berreraiki zuten eta egun Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren egoitza da.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |