Patxoki
Patxoki, Baiona Ttipian Upelgileen Karrikan (frantsesez, Tonneliers) dagoen egoitza da.
Aktibitate militanteak egiteko erabiltzen da. Ostatua ere bada eta gertakari berezi batzuen karietara irekitzen da.
Hastapenean (1987-1994), Patxa taldearen egoitza izan zen[1] eta gaur egun, Bizi! mugimenduak kudeatzen du[2].
Elkarte batzuei prestatzen ahal zaie, beren jarduerak aterpetzeko edo besta batzuk antolatzeko.
Erreferentziak
- Iparragirre, Eihartze Aramendia. (2017). «Borroken erakusleihoa» Berria (Berria) (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- Bizimugi webgunea, Bizikutzu. (2016). «Bisita gidatua : Patxoki» Bizi ! (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.