Patxi Ondarra

Patxi Ondarra Erdozia edo Aita Ondarra (Bakaiku, Nafarroa Garaia, 1925eko maiatzaren 19a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2005eko uztailaren 30a) fraide kaputxinoa eta euskaltzaina izan zen.

Patxi Ondarra
Bizitza
JaiotzaBakaiku, 1925eko maiatzaren 19a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 2005eko uztailaren 30a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza

Inguma: patxi-ondarra-erdozia-1925-2005

Bizitza

Hamabi urterekin Altsasura, kaputxinoen apaiztegira, joan zen ikastera. Apaizgo ikasketak bukatu ondoren, Zangozan apaiztu zen kaputxinoekin 1945ean.

Sei urte geroago Txilera joan zen irakasle eta bertan hamahiru urte igaro zituen. Euskal Herrira bueltan, Lekarozen eman zituen 12 urte irakasten. Han zegoelarik, historiaurreko monumentu megalitikoak ikertzen ere ibili zen. 1977. urtean Vianako Printzea Erakundeko Indusketa eta Arkeologia batzordeko kide hautatu zuten.

Euskaltzaindiak 1979an izendatu zuen euskaltzain urgazle eta 1980ko uztailaren 31n, berriz, euskaltzain oso hautatu zuten, Polikarpo Iraizozek utzitako hutsunea betetzeko.

Joakin Lizarragaren (1748-1835) lanak zabal eta luze aztertu zituen.

Lan nagusiak

  • "Voces vascas de Bacaicoa". 1965.
  • "Producción literaria de Joaquín Lizarraga". 1972.
  • "Ongui iltzen laguntzeco itzgaiak. Joakin Lizarraga, edizio kritikoa". Euskaltzaindiaren "Lekukoak" bilduman. 1974.
  • "La parábola del hombre y el dragón". 1977.
  • "La escuela de gramática de Joaquín Lizarraga". 1978.
  • "Manuscrito de pláticas en euskera guipuzcoano". 1978.
  • "Catecismo del siglo XVIII en vascuence de Uterga (Valdizarbe)". 1980.
  • "Joakin Lizarraga Elkanokoaren lanen edizio kritikoak". 1980.
  • "Joaquin Lizarraga en el Diccionario de Azkue". 1980.
  • "Goñibarko euskara XVIII. mendeko sermoietan". 1981.
  • "Primer sermón en vascuence navarro (1729)". 1981.
  • "Materiales para un estudio comparativo del vascuence de Elcano, Puente la Reina, Olza y Goñi". 1982.
  • "Dos plásticas en vascuence del siglo XVIII". 1987.
  • "Goñerrin aurkitutako sei euskal testu (1743-1753)". 1989.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.