Patxi Morentin
Patxi Morentin Otxoa de Alda (Zizur Nagusia, 1963 – Iruñea, 2020ko otsailaren 16a) Nafarroa Garaiko kirolari eta atleta ezaguna, Ardoi Kirol Elkartearen sortzaile bat izan zen; sortu zenetik entrenatzailea izan zen bertan. 2020ko otsailean minbiziak jota hil zen.
Patxi Morentin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zizur Nagusia, 1963 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2020 (56/57 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | entrenatzailea |
Lortutako sariak
Atleta gisa, Morentin sari hauek lortu zituen:
- 2016an: Nafarroako Gobernuak kirol-meritoaren zilarrezko domina eskuratu zuen.
- 2018oan: Nafarroako kirol-entrenatzaile onenari emandako saria.
Oroigarria
Zizur Nagusiko atletismo pista nagusiak bere izena darama, hau da, Patxi Morentin Atletismo Pista. Pista hau Nafarroako handienetakoa da, sei kale eta 100 metro ditu lerro zuzenean. Izen horrekin bizitza osoan egindako lana omendu nahi zuten.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.