Patxi Mangado

Patxi Mangado Beloki (Lizarra, 1957 - ) arkitekto nafarra da.

Patxi Mangado

Bizitza
JaiotzaLizarra, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
fmangado.com
Baluarte biltzar jauregia
Espainiako pabilioia, Zaragoza 2008.

Arkitektura Iruñeko Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen eta Karrera Amaierako Proiektu onenari saria jaso zuen. Irakaslea da Nafarroako Unibertsitatean, Texasko Arkitektura Eskola, Harvard unibertsitatean eta Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean.

2006 urtean Cátedra Luis Barragán saria jaso zuen Mexikon. 2008an Arquitectura y Sociedad izeneko fundazioa sortu zuen.

Lan garrantzitsuak

Sariak

Andrea Palladio arkitektura saria, Thiene Arkitektura, Architecti saria, CEOE saria eta FAD sariak jaso ditu, besteak beste.

2007ko Saloni Arkitektura Saria jaso zuen, 2007ko Enor-ren Arkitektura Sari Nagusia, Palenciako "Nueva Balastera" izeneko futbol estadioarengatik jaso zuen, lehenengo Saria 2008ko "Cerámica de Arquitectura ASCER" VII. edizioan jaso zuen, Zaragozako Nazioarteko Erakusketako Espainiako pabilioiagatik, eta 2009ko Construmatek ematen duen lehenengo saria eraikuntza mailan ere jaso zuen, Zaragozako pabilioi berarengatik.

2009ko uztailean Zaragozako Nazioarteko Erakusketako Espainiako pabilioia UIAk ematen duen "Giancarlo Lus urrezko domina" jaso zuen IV Veneziako Nazioarteko Arkitektura Bienalean "Barbara Cappochin".

2009ko irailean Arabako Arkeologia Museoa Londreseko Europako Kobre Institutuak ematen duen Copper Arkitektura Saria jaso zuen, hilabete berberean Aragoiko COAk García Mercadal Saria eskaini zion Zaragozako Espainiako Pabilioarengatik.

2009ko urrian, CSCAEk 2009ko Espainiako Arkitektura Saria eman zion Zaragozako Espainiako Pabilioarengatik.

2006an, Iruñako Biltzar Jauregiaren lanak eta Ávilako Erakusketa eta Biltzar Udal Zentroa MOMAk (Museum of Modern Art) antolatu zuen Espainiako Arkitekturari buruzko erakusketan sartu zituen, bai Nueva Yorken, bai Madrilen.

Bibliografia aukeratua

  • Francisco Mangado: Obras y proyectos, Ed. Gustavo Gili.
  • AV Monografías nº133 "Francisco Mangado, 1999-2009"
  • TC Cuadernos nº 72/73. Francisco Mangado. Arquitectura 1998-2006

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.