Patxi Iturriotz

Biografia

Lehenengo EGIn eta gero ETAn sartu zen. 1961ean atzerriratu egin zen eta ETAko Langile-Frontearen ardura hartzera itzuli zen Bizkaira 1963an baina urte berean atxilotu egin zuten. 1966an ETAn izandako barne-eztabaida eta zatiketaren ondorioz, komunistengana hurbildu eta ETA Berri sortu zuen. ETAren «Bulego Politiko»-ra iritsi zen eta bere burua «obrerista»tzat zuen. ETAn geratu zirenek «españolista»tzat jo zuten Iturriozek ordezkatzen zuen lerroa. V. Asanbladaren atarian ziren. Bi sektoreen arteko gatazka erabatekoa izan zen. Etxebarrieta anaiek protagonismo berezia izan zuten V. Asanblada hark ETAren geroa markatu zuen. Patxi Iturriozek eta harekin erakundea utzitakoek ETA-Berri sortu zuten, baina azkar utzi zuten izen hori ere.

1968-1976 bitartean Alemanian egon zen eta itzulitakoan politika-munduan sartu zen erabat. Beste batzuekin batera Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) sortu zuen eta segidan, espainiar Estatuko taldeekin batuz, Movimiento Comunista eratu zuten.

EMKk eta EIAk aliantza egin zuten hauteskundeetara aurkezteko. Euskadiko Ezkerra erdietsi zuten horrela 1977ko Estatuko hauteskunde nagusietarako. Patxi Iturrioz bigarren zen Gipuzkoako zerrendan. Paco Letamendiak (Ortzi) eserlekua lortu zuen. Ortzik Herri Batasunera joateko eserlekua utzi zuenean, Iturriozek hartu zuen Kongresuko eserlekua eta Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatu izan zen (1978-1979).

EMKko erreferente nagusienetakoa izan zen urtetan, baina PSOE alderdiaren aldeko joera hartu zuen. 1990an PSE-EEan sartu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Iñaki Altunaren artikulua Naiz agerkari digitalean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.