Patxi Irurtzun
Patxi Irurtzun Ilundain (gaztelaniaz: Patxi Irurzun Ilundain) (Iruñea, 1969) idazle, kazetari, liburuzain, filologo eta kultura dinamizatzailea, lan ugari plazaratu ditu. Gaztelaniaz idazten du.[1] Bere lanek beti probokazio kutsua izaten dute.
Patxi Irurtzun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Patxi Irurzun Ilundain |
Jaiotza | Iruñea, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, liburuzaina, filologoa eta kultura-kudeatzailea |
Biografia
Iruñean jaioa, haurtzaroan hasi zen idazten Patxi Irurtzunek. Hiru urte zituenean aita hil zitzaion. Haren haurtzaroa Txantrea auzoarekin dago lotuta.Nafarroako Unibertsitatean filologia ikasi zuen. Ondoren mota askotako lanbide izan zituen, lantegietan eta biltegietan lan egiten. Gaur egun Ultzamako haranean kultura dinamizatzailea da. Ezkonduta, bi seme-alaba ditu.
Prentsa
Patxi Irurtzun hedabide desberdinetan idatzi du: El Canto de la Tripulación, El Europeo, Rolling Stone,o Dominical, besteak beste. Halaber, Noticias taldeko ON magazinen idazten du hamabostean behin.
Obra
Eleberriak
- Tratado de hortografía (Una novela sobre el Rock radikal Vasco)
- Chucherías Herodes (Guía turística de Jamerdana)
- Diez mil heridas
- Los dueños del viento
- Pan duro
- ¡Oh, Janis, mi dulce y sucia Janis! (Memorias de una estrella del porno -amateur-)
- Cuestión de supervivencia
- Ciudad Retrete
- Odio enamorado
- El tren de los locos
Narrazioak
- Once millones de ejemplares vendidos
- La tristeza de las tiendas de pelucas
- Ajuste de cuentos
- Cuentos sanfermineros
- La polla más grande del mundo
- Cuentos de color gris
- El cangrejo valiente
Bidaldi liburua
- Atrapados en el paraíso
Egunerokoa
- Dios nunca reza
Kronikak
- Mi papá me mima (aitatasunaren inguruko artikuluak; lan hauek Guía del Niño aldizkarian plazaratu zituen)
- De igual a igual. 8 historias del comedor social París 365
Haur literatura
- Érase una vez en Navarra (10 liburu)
- Kaperu
- Franklin, el del pararrayos
- Pizarro, el hijo del sol
- Hernán Cortés, el conquistador
- Beethoven, el músico sordo
- Mozart, el pequeño gran músico
- Locatis/ Marimatraka
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Idazlearen blog ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa Diario de Navarra egunkarian, 2020/07/15.
- (Gaztelaniaz):Tratado de (h)ortografía liburuaren aurkezpena Ménades liburudendan.