Patxi Intxaurrandieta Aizpurua

Patxi Intxaurrandieta Aizpurua (Lezo, Gipuzkoa 1953ko uztailaren 14a) musikologoa eta irakaslea da.

Patxi Intxaurrandieta Aizpurua

Bizitza
JaiotzaLezo, 1953ko uztailaren 14a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikologoa eta irakaslea

Facebook: patxi.intxaurrandietaaizpurua Youtube: UChfMh5MBQu-fSNnzgp29EIQ Edit the value on Wikidata

Biografia

Sei senideren arteko bosgarrena, Patxi Lezoko kale nagusiko Maisukristobalenea etxean jaio zen. Aita, Anastasio Intxaurrandieta Lizarazu lezoarra zuen, Agustina Lizarazu maistraren semea, eta ama, berriz, Miren Aizpurua Elizalde altzarra, Leandro Aizpuru Altzako medikuaren alaba.

Maisu Kristobal Enea etxea

Garai hartako kale nagusiko haur gehienentzat bezala, Atzekoate (kilometrotik beherako haur guztien bilgune nagusi izaten zena), Kaiako ‘tronkuak’, Gurutze Santuaren Eliza, herriko eskola… izan ziren haur haren leku nagusiak. Bizpahiru urtez Errenteriako eskola erlijioso ezagunean ikasi ondoren, garai hartako batxilergoko lehen ikasturtea egina zuelarik, Saturrarango Seminarioa joan zen, gero lagun handi izango zituen beste gipuzkoar askorekin batera. Bertan bi urte egin ondoren, Donostiako Seminariora aldatu zen. Gipuzkoan ia zazpiehun seminarista zeuden garaiak ziren haiek.

1981ean Gotzone Ormazabal altzatarrarekin ezkondu zen. Aloña eta Adur izeneko bi seme-alaba izan dituzte.

Ikasketak eta lanbidea

Patxi Intxaurrandieta familiarekin.

Batxilergoa amaitu ondoren, Geografia eta Historia egiteko matrikulatu zen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Ikasketak bukatu, eta soldaduska egin behar izan zuen. Zaragozakoak bete ondoren, Errenteriako Institutuan (gero Koldo Mitxelena izena hartuko zuen hartan) hasi zen lanean.

1982an, oposizioak gainditu eta lanean ari zen institutu hartarako erdietsi zuen plaza. Geroztik, 2018an erretiroa hartu zuen arte, bertan aritu izan da Euskal Hizkuntza eta Literatura eskolak ematen, besteak beste.

Patri Urkizu alkatea, Juan Padrosa piano-irakaslea eta Tomas Garbizuren tartean Patxi Intxaurrandieta. 1981ko abendua.

Bere bizitzako beste oinarri sendoetako bat musika izan da, eta bereziki musika klasikoa izenaz ezagutzen den hori. Haurra zelarik, txundituta uzten zuten Don Inazio herriko apaiz-organistaren hatz luze haiek harmonium txiki haren (munduko txikiena zen haren) teklatuaren gainean jartzen zituenean sortzen ziren harmoniak. Bera ere inoiz hura egiteko gai izango zelako erabakia hartu zuen. Donostiako Musika Kontserbatorioan piano ikasketak egin zituen Juan Padrosa irakaslearekin, eta aurrerago organokoak Esteban Elizondorekin. Harreman estua izan zuen Tomas Garbizurekin ere, lezoar konpositorearen bizitzako azken urteetan bereziki.

Musikak toki handia betetzen du Patxiren bizitzan, eta guztien gainetik izen bat: Johan Sebastian Bach.

Lanak

  • Garbizu anaiak: Zubigar, Iruzubi, Tege (1921-1936)[1]
  • Tomas Garbizu Salaberria: 1901-1989.[2]
  • Tomas Garbizu (1901-1989). Patxi Intxaurrandieta eta Patri Urkizu. Bidegileak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.[3]
  • Senpereko kantu xaharrak: Oxtikenekoak. Patri Urkizu (edizio literarioa) eta Patxi Intxaurrandieta (doinuen transkripzioa). Donostia: Eusko Ikaskuntza.[4]
  • Sara-Senpere-Azkaingo atzoko kantuak. Patri Urkizu, Patxi Intxaurrandieta et al., Oxtikenekoak Elkartea – Senpere.[5]
  • Bertsolaritzaren historia: Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak. I. Anonimoak, II. 1545-1900. Patri Urkizu (testuak) eta Patxi Intxaurrandieta (zenbait doinu), Donostia: Etor.[6]
  • Anton Abbadiaren koplarien guduak: bertso eta aire zenbaiten bilduma, 1851-1897, (Patri Urkizu, ed., Patxi Intxaurrandieta eta Piarres Xarritonen laguntzaz). Donostia: Eusko kaskuntza-Euskaltzaindia.[7]
  • 101 balada zahar, (Patri Urkizu eta Patxi Intxaurrandieta, ed.).[8]
  • Astigarribiako San Andres Eliza. Prestatzailea: Patxi Intxaurrandieta. Mutrikuko Udala.[9]
  • Ixkulin Elkartea 1975-2005. Fernando eta Patxi Intxaurrandieta. Eta DVDaren prestatze lanak.[10]
  • Agur eta ohore, Migel Angel Basurko! OARSO 2010.[11]
  • Mikel Arrizabalaga Pikabea. Soslaia. OARSO 2022.[12] Lezoko Portua 2022.[13]
  • Modesto gogoan. OARSO 2023.[14]
  • José Sáenz Garmendia ‘Pepe Andoain’ (1905-1982). Lekukoak 6. Egilea: Patxi Intxaurrandieta. Manuel Larramendi Kultur Bazkuna. Andoain, 2005.[15]
  • Lezo Dantzari. Murixka eta aurrekoak. Egilea: Joxe Juan Ugalde Ordoki. Aitzin solasa: Patxi Intxaurrandieta.[16]
  • Polentzi Gezala eta Tomas Garbizu, txistu eta organorako musikaren uztardura. In Polentzi Gezala, Joxe Juan Ugalde Ordoki.[17]
  • Gurutze Santuaren Bezperak, Tomas Garbizu (digitalizazioa).[18]
  • Tomas Garbizu: Ahots nahasientzako musika CDaren liburuxka.[19]
  • Ala baita laket leku…  CDaren liburuxka.[20]
  • Tomas Garbizu (1901-1989): Txistu eta organorako musika CDaren liburuxka.[21]
  • Vesperae de Exaltatione Sanctae Crucis (1940, Luis Urteaga) - Gurutze Santuaren Bezperak (1983, Tomas Garbizu) CDaren libururuxka.[22]
  • Tomas Garbizu Salaberria. In Donostiako Kantu Zaharrak, Txistu / Piano moldaketak. 102-110 or. Silboberri, Durango 2018.[23]
  • Tomas Garbizuri buruz. Euskonews & Media.[24]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Garbizu anaiak : "Zubigar", "Iruzubi", "Tege" 1921-1936 - Biblioteca - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  2. Intxaurrandieta Aizpurua, Patxi. (2002). [https://artxiboa.lezo.eus/sites/default/files/dokument-eranskin/2019/02/Tomas%20Garbizu.pdf TOMAS GARBIZU SALABERRIA 1901-1989. ] Lezo: Lezoko Udala, 480 or. ISBN 978-84-606-3228-8..
  3. «Tomas Garbizu (1901-1989) - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Senpereko Kantu Xaharrak» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Sara, Senpere, Azkaingo atzoko kantuak - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  6. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsolaritzaren historia : Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertso eta kantak : I anonimoak - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  7. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Anton Abbadiaren koplarien guduak : bertso eta aire zenbaiten bilduma 1851-1897 - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  8. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «101 balada zahar - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  9. (Gaztelaniaz) «Astigarribiako San Andres Eliza, Mutriku | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  10. (Gaztelaniaz) «Ixkulin Elkartea, 1975-2005» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  11. Intxaurrandieta, Patxi. (2010). «Agur eta ohore, Migel Angel Basurko!» Oarso (Errenteria: Errenteriako udala): 233-234..
  12. Intxaurrandieta, Patxi. (2022). «Mikel Arrizabalaga Pikabea. Soslaia.» Oarso (Errenteria: Errenteriako udala): 16-17..
  13. lezokoportua. (2022-09-12). «Mikel Arrizabalaga Pikabea. Soslaia» Lezoko Portua (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  14. Intxaurrandieta, Patxi. (2023). «Modesto gogoan» Oarso (Errenteria: Errenteriako udala) Bigarren aroa 58. alea: 204-206..
  15. (Gaztelaniaz) «José Sáenz Garmendia. Pepe Andoain (1905-1982)» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  16. dantzancom. «Lezo Dantzari. Murixka eta aurrekoak» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  17. «POLENTZI GEZALA» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  18. (Frantsesez) «Vesperae de Exaltatione Santae Crucis (1940). Luis Urteaga (1882-1960) Gurutze Santuaren Bezperak (1983). Tomas Garbizu (1901-1983)» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  19. (Gaztelaniaz) «Tomas Garbizu (1901-1989); Ahots Nahasientzako Musika» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  20. «'Ala baita laket leku...' Tomas Garbizu (1901-1989); Ahots zurientzako musika» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  21. (Gaztelaniaz) «Tomas Garbizu (1901-1989); Ahots Nahasientzako Musika» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  22. (Gaztelaniaz) «Vesperae de Exaltatione Santae Crucis (1940). Luis Urteaga (1882-1960) Gurutze Santuaren Bezperak (1983). Tomas Garbizu (1901-1983)» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  23. Garbizu, Tomás. (2018). Donostiako kantu zaharrak: txistua, pianoa : moldaketak. Silboberri Txistu Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  24. https://www.euskonews.eus/0144zbk/gaia14401eu.html

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.