Patxi Goenaga

Patxi Goenaga Mendizabal (Azpeitia, Gipuzkoa, 1948ko maiatzaren 5a) hizkuntzalaria, irakaslea eta euskaltzain emeritua da[1].

Patxi Goenaga

Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1948ko maiatzaren 5a (75 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaKoldo Mitxelena
Doktorego ikaslea(k)Orreaga Ibarra
Itziar Aduriz Agirre
Izaskun Aldezabal Roteta
Antxon Marbaiza
Jose Luis Erdozia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: patxi-goenaga-mendizabal

Bizitza

Filosofia eta Letretako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. EHUko Filologia Fakultateko dekanoa izan ondoren, urtetan irakasle ibili da unibertsitate horretan bertan.

1984an Euskal sintaxia: konplementazioa eta nominalizazioa izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.[2]

1995ean euskaltzain oso aukeratu zuten, eta Euskaltzaindiko hainbat lan-batzordetako partaide da, baita Akademiaren idazkari eta Arabako ordezkari ere.

Gramatikaren eta batez ere sintaxiaren arloak landu ditu. Goenagaren lanik ezagunena Gramatika bideetan da.

EGEO gramatika

Patxi Goenagak idatzitako EGEO gramatika Beatriz Fernandezek editatu eta 2023an argitaratu zuten. EGEO gramatikak (Euskal gramatika: egiturak eta osagaiak) hizkuntza deskribatu arren, arazo teorikoei ere muzin egiten ez dien gramatika bat da; euskararen datuak gogoeta teorikoarekin tartekatzen dituena. EGEOk atarikoaz gain, hamar kapitulu ditu, hizkuntzaren osagai nagusiak eta osagaiok sortarazten dituzten egiturak arakatzen dituena: [3]

  1. Atarikoa
  2. Perpausa
  3. Izena eta izen sintagma
  4. Adjektiboa eta adjektibo sintagma
  5. Zenbatzailea eta zenbatzaile sintagma
  6. Determinatzailea eta determinatzaile sintagma
  7. Izen predikatua
  8. Egiturazko kasuak
  9. Adposizioa eta adposizio sintagma
  10. Aditza eta aditz sintagma
  11. Aditz jokatua eta aditz jokoa

EGEO bereziki lagungarria da euskal gramatikan trebatzen hasia den unibertsitateko ikaslearentzat, irakaslearentzat eta hizkuntzaren osagaiez eta egiturez jakin-mina duen edozein irakurlearentzat.[3]

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2023-05-26). «Patxi Goenaga euskaltzaina emeritu bilakatu da» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).
  2. Goenaga Mendizabal, Patxi. «Euskal sintaxia: konplementazioa eta nominalizazioa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  3. Goenaga, Patxi; Fernández, Beatriz. (2022-12-20). Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak. UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-1319-361-8. (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
  4. Mitxelena, Koldo. (2022). «Scholia, zuhaitz akademikoa» Scholia (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  5. Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.