Patxi Baztarrika
Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, Gipuzkoa, 1958) hizkuntzalaria eta politikaria da. 2005eko uztailetik 2009ra eta 2012ko abendutik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Patxi Baztarrika | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ataun, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta politikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskal Iraultzarako Alderdia![]() Euskal Ezkerra ![]() |
![]() |
![](../I/Patxi_Baztarrika.jpg.webp)
Politika
Euskal Iraultzarako Alderdian (EIA) hasi zuen bere ibilbidea.[1] Haren ondorengo izan zen Euskadiko Ezkerran (EE) ibili zen gero, eta alderdi horren 1990eko hamarkada hasierako krisian, Auñamendi ildotik sortu zen Euskal Ezkerra (EuE) alderdian ibili zen gero.
1999. urtean, Roman Sudupe Gipuzkoako Diputatu Nagusi zela, haren gabineteko buru izan zen. Suduperekin batera, EAJko zinegotzi izan zen Donostiako Udalean 2003tik hasitako agintaldian.
Ibilbide profesionala
Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia eta Zientzietan lizentziaduna da.[2]
1981. urtean hasi zen lanean Andoaingo Udalean, itzultzaile lanetan lehenbizi, euskararen normalizazioaren kontuetan apurka, eta udaleko hizkuntza teknikariaren plaza ofizialean azkenik. 1999. urtean Gipuzkoako Foru Aldundian kargu publikoan lanean hasi zenean hartu zuen eszedentzia Andoainen.
2005.eko uztailean izendatu zuten Hizkuntza Politikarako sailburuorde, Patxi Goenaga euskaltzaina ordezkatuz.
Idazlanak
- "Babeli gorazarre" (Alberdania, 2010)
Kanpo loturak
- Patxi Baztarrika:"Elebitasunetik dator hizkuntza askatasuna gauzatzeko aukera" Elkarrizketa ARGIA astekarian 2010-08-01