Patxi Azparren
Patxi Azparren Olaizola (Donostia, Gipuzkoa, 1968) ekintzaile antimilitarista, indarkeria-ezean eta desobedientzia zibilean aritua da. Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko militantea, Autodeterminazioaren Biltzarretan (ABK) eta Euskaria fundazioan batik bat hartu parte. Antropologoa eta euskara irakaslea.[1]
Patxi Azparren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED |
Hezkuntza-maila | lizentzia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, idazlea, politika-idazlea eta aktibista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Kontzientzia Eragozpen Mugimendua Autodeterminazioaren Biltzarrak Euskaria Fundazioa |
Bizitza
Patxi Azparren Donostian, 1968an, jaio zen. Gaztetik herri mugimenduetan ekintzaile izan da. Soldaduskari intsumiso, KEM-MOC taldeko partaide izan zen, eta Gipuzkoan haren aurpegi ezagunetako bat. Autodeterminazioaren arloan Autodeterminazioaren Biltzarrak herri-mugimenduaren eledunetako bat izan zen. Talde honen izenean Lizarra-Garaziko Akordioaren talde iraunkorreko kide izan zen.
Gipuzkoako Eragozpen Taldearekin hainbat proiektutan lagundu zuen Perun eta Euskal Herrian. Talde honekin ere 10 urtez "Indarkeriari-ezari buruzko jardunaldietan" saioen antolakuntzan lagundu zuen.
18/98 sumarioan auziperatua, hilabete eman zuen espetxean, sei urte behin-behineko askatasunean egon zen eta epaiketa iritsi aurretik, kargurik gabe aske geratu zelarik, bere kasua artxibatua izan zen.
Burujabetzaren Aldeko Desobedientzialariak taldean aritu zen. Talde honek Ipar Euskal Herriko "Demo" taldearekin batera euskal naziotasunaren aldeko ekimenak bultzatu zituen.
Maltzagako Mahai izena izan zuen ekimenaren idazkaria izan zen.
2003tik euskara irakasle ari da.
Idazlanak
Ikerketa batzuk egin ditu, bestetik, euskal diasporaz, euskarari buruz, migrazioei buruz eta batzarrei buruz. Bidehelburu taldeak argitaratu dituen hainbat liburutan parte hartu du. Argia, Berria eta Gara egunkarietan artikulu egilea da.
Liburuak
- Batzarrak, jatorrizko antolaketa. ISBN:978-84-616-6623-2[2]
- Raul Arkadia kazetariarekin batera. "Askatasun ufadak". Andoni Perez Cuadradoren biografia.
Lantaldean eginak
- Mil y una coces contra la disidencia. Sabino Ormazabal, Luix Barinagarrementeria, Mario Zubiaga eta Mikel Zuluagarekin. Donostia: Autoedizioa, 2003. http://www.nodo50.org/tortuga/IMG/pdf/milyunacoces.pdf. ISBN_ 84-607-7855-X.
- Mil (y 2) coces contra la disidencia. Sabino Ormazabal, Luix Barinagarrementeria, Mario Zubiaga eta Mikel Zuluagarekin. Donostia: Autoedizioa, 2005. http://www.nodo50.org/tortuga/IMG/pdf/Mil_y_2_coces.pdf
- Euskariaren Fundazioaren "Prentsa Txostena 2006-08"
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- : Argian, 2009-09-13an argitaratutako elkarrizketa.
- : Berrian argitaratutako artikuluen bilduma.
- Bideoa: http://www.argia.eus/multimedia/solasaldiak/batzarrak-eta-auzolana
- Argian: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2425/demokrazia-parte-hartzailea
- Artikulu bilduma: https://zuzeu.eus/?s=patxi+azparren
- Elkarrizketa: https://vimeo.com/85918037
- GARAn bilduma: https://www.naiz.eus/eu/iritzia/busqueda?utf8=%E2%9C%93&search=&query=patxi+azparren