Patxi Araujo

Patxi Araujo Barón (Iruñea, Nafarroa, 1967[1]) artista, ikertzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/ EHU Arte Ederren Fakultatean irakaslea da, eskultura eta arte eta teknologia sailean[2].

Patxi Araujo
Patxi Araujo, 1985eko San Ferminetan (bankuan eserita, ezkerretik hasita lehenengoa).
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartista eta unibertsitateko irakaslea
patxiaraujo.com

Bere lanen ezaugarri nagusiena, artearen eta teknologiaren harremanak aztertzea da, gizakiaren eta naturaren kontzeptuak software entitateen bidez ikertuz.

Bizitza

Patxi Araujok Iruñeko Arte Aplikatuen eta Arte Ikasketen Eskolan ikasi zuen 1982 eta 1985 urte artean, eta urte horretan hasi zen Bilbon Arte Ederren karrera. Behin ikasketa hauek bukatuta, Arte Ikerketa eta Sorkutza eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko unibertsite masterrak egin zituen, eta Interakzioa eta euskarri berrien, zein Espazioak kudeatzeko eta aktibatzeko software ikastaroak ere burutu zituen.

1987an eta 1991n Nafarroako Gobernuaren Sorkuntzarako Laguntza Programako beka bana jaso zituen[3]. Handik gutxira, 1995an Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU-n lan egiten hasi zen irakasle elkartu bezala, 2007an doktoretza eduki zuen arte. Gaur egun, Arte eta Teknologia Saileko irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/ EHU, Margolaritza deituriko ezagutza arloan[2].

Bizitza akademikoa alde batera utzita, bizitza artistikoari dagokionez, 1990eko hamarkadan hasi zen erakusketa eta artelan desberdinak sortzen eta haren lehenbiziko lanak, interakzioaren eta tekno-magiaren lurraldean sartzea izan ziren[4], bere helburua, hasieratik teknologia artearen alorrean ezartzea zelarik.

Hala ere, baditu bestelako ikerketak, hala nola, paisaiak, instalazioak, ekitaldiak eta ingurune elkarreragiletan eta interaktiboetan aplikatzen du bere ikerketa[5]. Baina, azken garaian, aztertzen duen gaia artea, teknologia eta poesiaren arteko erlazioa da[5], giza naturaren kontzeptuaren inguruan[1], eta horretarako, teknologia berrietan, New Mediatan alegia, zentratzen da, arte digitala, bideoen sorkuntza eta arte esperimentalarekin erlazioa duen edozertan[6].

Bere teknika

Bere teknikari dagokionez, hasieran, Patxik marrazten zuen, baina gaur egunean, "Patche"-atzen du, hau da, artelana sortzeko erabiltzen ditu kodigo informatibo batzuk. Horrela, kodeen bidez, sistemaren eta errealitatearen beraren esanahian eta izaeran esku hartzeko aukera ematen dio[7].

Azkenean, interbentzio horren kalitate adierazgarria interesatzen zaio, digitaletik sorkuntzarako garapen potentziala, alegia. Horregatik, bere helburua, teknologiari esker eszenatoki berriak ulertzeko eta sortzeko, "sormenaren kaosarekin" eta "algoritmoen arauekin" lan egiten du[7].

Beraz, gaur egunean, bere ikerketa lanak Software entitateetan eta ingurune fisikoetan zentratzen da, gizakiaren eta naturaren kontzeptuaren inguruan[8]. Ondorioz bere lana, artearen, teknologiaren eta bere poetiken arteko harremanak aztertzen ditu. Bertan, estrategia sortzaileak aztertuz, programazioaren eta artearen bidez, testuinguru post-humanista baterako[9].

Obrak

Artelanak.

H.D.H. (2009) artelanaren muntaia, Tabakaleran egina. Itsasoko olatu urdinen errepresentazioa.

Patxik hainbat artelan desberdin ditu, horietariko askok, proiektu baten bildumak edota performance baten inguruan bultzatu ditu. Hala ber, bere lanen artean, Turbarekin batera, garrantzitsuenetariko bat H. D. H (Hortzmuga den hartan), 2009an sortua da.

Artelan honetan, transmititu nahi du itsasoko brisa eta olatuak. Horretarako, paisaia bisual eta soinudun gisa sortutako datuak bistaratzea lortu nahi du, eta hori lortzeko, informatika ordena bateko irudien eta soinuen erabilpena bultzatzen ditu, sareak eta MIDI datuak bereziki[10]. Baina, Patxi Araujok, simulatzeko edo gogorarazteko gaitasunetik haratago, H.D.H.-ren berezitasuna espazio/ denbora jakin eta arrotz baten parametroak eta datuak kodetzen ditu, benetako itsaso baten irudia eskaintzen eta eraikitzen duena bere abstrakzioan, hau da, datu horiek itsas kablean deskodetzea du berezitasun gisa[11].

Turba. Consierto en 15 movimientos para 64 osciladores neuronales (2013) artelanari dagokionez, instalazio performatikoa, mekanikoa, elektronikoa, sortzailea eta egitura metalikoz, serboz, hagatxoz, gramineoz, kableatuz eta Softwarea teknika eta materialen bidez eraikia dago[12]. Codex Contaminari-Humana Coded serie barnean txertaturik dagoen lana da eta, sortzen hari diren portaeren azterketa bat da, gakoetatik abiatuta sareen funtzionamenduari buruzko ikerketa neuronala egiteko. Bere helburu nagusia, bere kabuz konexioak eskaintzea da. Autoantolaketako beste prozesu-sistema batzuekiko egitura eta fisikotasun, kulturala edo soziala, sareko gizarte baten berezko ezaugarriak ikusteari begira, iritzi korronteak edo inkontziente kolektiboak bezalakoak[12].

Artelana, ausaz lotu diren eta interkonexio-aldagaiei lotuta dauden 64 osziladore neuronalez[13] osatutako sareko sistema bat da. Hori dela eta, ez dago aurretik programaturik ezer ez, eta sistemaren funtzioa, berak sortzen dituen kadentziekin atzeraelikatzen da; orduan gorputz organiko baten mugimenduen antzeko erritmo kezkagarriak agertzen dira, eta pieza sinkronia, kaos edo kolapsoz betetako portaeretara bideratzen da[14].

Oraintsuko bestelako lanak[15].
  • 2015. Angels (Tribute to Giordano). Ikus-entzunezko instalazio elkarreragilea.
  • 2015. Variations (Tribute to Giordano). Software-erakundeen grabazioak.
  • 2015. Dealing with an Exterminator Angel. Soinu performancearen instalazioa.
  • 2015. TIME OUT. Soinu-instalazio interaktiboa.
  • 2014. Oort_Mutants. Instalazio elkarreragilea.
  • 2013. Turba. Concierto en 15 movimientos para 64 osciladores neuronales. Instalazio elektroakustikoa.

La 3ª Ley de Clarke (2008)[16].

Iruñeko Zitadelako labea. 4 zatitan banaturik dagoen proiektua da: hitzaurrea, aipuak, epilogoak eta piezak.

Hitzaurrea.

La 3ª Ley de Clarke, proposamen multzo bat da, zeinetan amankomunean pertzepzioa eraldatzeko bokazioa duten. Horrela lortzen den helburua, aipatzen duten errealitatea leku eta denbora desberdin batera eramatea da. Modu honetan, proposamenak ulertzen dira esfera ezberdineko soinu eta irudi batzuen bidez, bakoitzaren pertzepzioaren arabera, ikuslea birsortutako espazio horren formulazioaren protagonista sentituz.

Aipuak.

Hainbat artista desberdinen aipuak erabiltzen ditu espazio eta pertzepzioen inguruko ideiak bultzatzeko. Besteak beste, Michel Serres (La distribución del caos); Italo Calvino (Las ciudades sutiles-I) eta (Las Ciudades Invisibles); A. K. Zolkovski (El efecto de amplificación); Jorge Luis Borges (Otras inquisiciones) eta (Morfeo y Neo en el Constructor de The Matrix)-en aipuak azalarazten ditu.

Epilogoa.

Bi epilogo ditu, alde batetik Arkitektura militarrean esku hartzea eta bestetik Errealitate areagotuari buruzko iruzkinak. Lehenengoari dagokionez, honelako arkitekturak transmititzen duen hoztasunaz mintzo da, gizakion beldurrei erreferentzia egiteko modu metaforiko batean.

Bigarrenari dagokionez berriz, errealitate areagotuaren inguruko defentsa eta hausnarketa egiten du Patxik "Errealitatea handitu daitekeelako ideia atsegin dut, errealitatea handiago delako. Izan ere, normalean ezkutuan, bigarren maila batean utzita, desagertuta ez badago, agertzen den errealitatearen zati horri buruz hitz egiten du" esanez.

Piezak.

Clarkeren 3. Legea izeneko lanaren pentsamendu horiek islatzeko, sei pieza desberdin erabiltzen ditu: Y. X. O (abYssal eXperience of a drOp of water) edo ¿zenbat pisatzen du ur tanta batek?; AstroLab (Zeruko mekanikako jokoak); Cortazar Reloaded; Two colored fish; Nineteen rings eta My Way. Guztiak soinuen eta irudien arteko nahasketen ondorioz sorturiko artelanak dira.

Las lágrimas de Alicia (2009).

Las lágrimas de Alicia artelana, Patxi Araujo artistak burututako esperimentazio prozesu zabal baten amaiera suposatzen du. Proiektua Uharteko Arte Garaikideko Zentroko espazio handirako diseinatua izan da, eta ekoitzitako ikus-entzunezko proiektu teknologiko bat da[17].

Proposamenen kopuru zehaztugabea hartzen du, eta testuingurutik ateratzeko/ berriz testuinguruan kokatzeko prozesua eskema komun baten gainean egiten da: instalazioaren espazioan bertan gertatutako gertaerak irakurtzea, bideo-seinaleen analisiaren bidez, proiektatutako soinu- eta irudi- forma itzuliz.[18]

Modu honetan, mundu errealetik kanpo geratzen diren esanahiak sortzeko, bestelako errepresentazioak, kartografiak eta paisaiak eraikitzen dira[18]. Sinestesia estetiko eta hiperkonektibitate baten elkargune gisa pentsatua [19].

Proiektu honetan bi artelan nagusitzen dira, “La trampa a Dios” eta “Por qué los molinos tienen aspas” deiturikoak. Lehenengoa, erresonantzia mistiko eta oteiza kaxa bat eraiki zuen, egurrezko markoak zituen kristalezko hautestontzi batean. Barruan musika-makina txiki bat zeukan, kanpotik eraginda kristalezko gelaxka ixteko mekanismoarekin konektatzen zuena. Konpas gutxi batzuen ondoren, eta mekanismo hori martxan jarri ondoren, kristalezko kutxako atea imanen bidez zigilatuta geratu beharko litzateke barrutik eta betiko, itxiera suntsitu edo urratu ezean[18]. Baina, artelan honen helburu hura ez zuen lortu, izan ere, atea ez zen ixten eta hori zela eta, Jainkoa joan egin zela zioen, hortik artelanaren izena bururatu zitzaion[18].

Bigarrenari dagokionez, artelana egiterakoan, piano baten teklen presio justuan pentsatzen zebiltzan eta ondorioz, interpretatzeko eta espresatzeko komoditatean pentsatuz, susmorik gabe, bururatu zitzaion haize-brisa batean, gurutze baten azala gurutzatzen zuena[18].

Patxi Araujore, "Ventiladores" deituriko artelana da. Uharteko Arte Garaikideko Zentroan ikusgai egon zen.

Soft_Wall (2010).

Proiektu honetan, Patxi Araujok, hainbat artelan biltzen ditu, bilduma oso bat sortuz eta mundu osoko aplikazio esanguratsuenak ikertzen dituena[19]. Haien artean, bi dira nabarienak: A Political Automaton called 33 notes eta All Prophets Are Wrong.

Lehendabizikoari dagokionez, The Internationale Anthem aldizkariaren lehen 33 notak banatzen ditu eta 33 oharren bidez, aktualitateaz eta ez-egiteaz hitz egiten du, kausa-efektuaren arteko erlazioaren inguruko galderak eginez. Artelanean, Internazionalaren notak desaktibatuta daude hausnarketarako espazio bat sortaraziz[20][21] [22].

Bigarren artelana berriz, soinua daukan espazioa da, Geiger kontagailu baten bidez erradiaziotik datozen partikulak harrapatzen dituenak[23]. Erradiazio detektagailuan dauden tarteak sistemaren barne-ausazko prozesu bati lotuta daude, horrek seinale horien ibilgua sortzen du erloju zaharren 9 kanpaitan zehar. Partikulen arabera, kanpaiak isildu edo aktibatzea dute helburu eta erritmo zein ordenaren arabera batzuetan bien artean oihartzun egiten dute[23][24].

Performanceak

Artista honek eginiko performanceak, lau dira: Zaldi/ Horse (How to Explain Interactivity to an Audience)(2018); The trained Particles Circus (2018); Kingdom of [N] 2151. Soberbia. (2013) eta Xake: Artista vs Cuidador de Sala (2013). Haien artean, ezagunena Zaldi/ Horse (How to Explain Interactivity to an Audience) da[25], eta hura egiteko Joseph Beuys-en “Nola azaldu koadroak erbi bati” performancean oinarritu zen[4].

Performance honetan, zalantza batzuk argitzen saiatzen da, izan ere, interfaze oro, egitura teknologiko bat da, gertatzen diren aldaketak materia fluxu jakin batean sintonizatzen dituena. Baina, gizakiaren tesituran, isiltasuna gorde behar da kualitateak handitzeko. Ondorioz, zalantzak hasten dira, gizakiok gauzen esanahiak azaltzen ez badutenen inguruan[9],[26]Performance-a aurrera eramateko, zaldi zuri bat erabiltzen du, hortik performancearen izena eta zaldiak antzoki baten eszenatokian kokatzen du[26].

Artikuluak/ Bibliografia / Webgrafia/ Dokumentala[27]

Artikuluak/ Bibliografia

ARAUJO, Patxi: Patxi Araujo: Ayudas a la creación. Ed. Nafarroako Gobernua, Iruñea, 2001.

ARAUJO, Patxi: Inventarium [Cat. Exp.], Ed. Nafarroako Kutxa Fundazioa, Iruñea, 2005.

ARAUJO, Patxi: La 3ª ley de Clarke: Patxi Araujo, Ed. Iruñeko Udala, Iruñea, 2009.

ARAUJO, Patxi; DÍAZ DE EREÑO, Gregorio eta ERKIZIA, Xabier: "Las lágrimas de Alicia. Patxi Araujo", Ed. Arte Garaikideko Uharte Zentroa, Uharte (Nafarroa), 2009.

ARAUJO, Patxi: "De la excéntrica mecánica a la articulación, conexión y lógica de lo interactivo". KEPES aldizkaria 5, 105-113. or, 2009. ISSN 1794-7111.

ARAUJO, Patxi: "Sensor searching for Sense". Ausart aldizkaria, bol 2, 1, 2014. ISSN 2340-8510.

ARAUJO, Patxi: "A plena luz del sol sucede el día (la interfaz perfecta)". Interface Politics aldizkaria, Nazioarteko 1. Kongresua, Bartzelona, 2016.

ARAUJO, Patxi: "TURBA". ISEA aldizkaria, Mazinales (Kolonbia), 2017.

ARAUJO, Patxi: "The Trained Particles Circus: Dealing with Attractors, Automatons, Ghosts and Their Shadows". LEONARDO aldizkaria, bol. 52, 4, 389-394. or, 2019.

Webgrafia

Patxi Araujo

Auñamendi Eusko Entziklopedia

Dokumentala

EITB: Patxi Araujo, artista eta ikerlaria, 2020.

Erakusketak[1],[3],[15]

Erakusketa indibidualak

Patxi Araujo "Poéticas en interacción" hitzaldian.

Erakusketa kolektiboak

Museoak/ Kolekzioak[3]

Bere ibilbide artistikoan, Patxi Araujok hainbat museotan erakutsi ditu erakusketak. Baina horien artean museo hauetan zentratzen diren bilduma batzuk daude:

  1. Arte Garaikideko Bilduma, Iruñeko udalak baimendua.
  2. Nafarroako Kutxa Fundazioa.
  3. Nafarroako Museoa

Sariak eta Bereizketak [3],[14]

  • 1987. Eskulturako hirugarren saria III. Iruñeko Artista Gazteen Lehiaketan.
  • 1988. Iruñeko IV. Artista Gazteen Lehiaketako 3. eskultura saria.
  • 1988. Artista Berriei Lehenengo Erakusketarako Laguntzak emateko Deialdia.
  • 1989. Iruñeko V. Artista Gazteen Lehiaketako, eskulturako 3. saria.
  • 1989. Gazteentzako Arte Plastikoen Nafarroako V. Lehiaketako, 2. pintura saria.
  • 1990. Sorkuntza Artistikorako Laguntzen Deialdia.
  • 1990. Burdeauxko L 'École des Beaux-Arts et des Arts Decoratifs elkartrukatzeko beka.
  • 1990. Derioko Erretegian Muralak egiteko, Lehiaketako 1. saria.
  • 1999. Nafarroako Errealizadore baten Lan Onenaren Saria, Nafarroako Ikus-entzunezko Sorkuntza Lehiaketan.
  • 2000. Alacant-Video Sari Nazionala, VI. Alacant-Video Lehiaketan.
  • 2000. Epaimahaiaren aipamena, International Film and Video Festivalen. Voladero 2000. Mexiko.
  • 2001. Medina del Campoko Zinema Asteko, 1. animazio-saria.
  • 2001. Alcorconeko, Bideo Jaialdiko, Epaimahaiaren Aipamen Berezia.
  • 2001. Bideo-sormeneko 1. saria, Gasteizko Ikus-entzunezko Jaialdian.
  • 2001. Gironako Nazioarteko Zinemaldian, Epaimahaiaren Aipamen Berezia.
  • 2001. Bideo-kreazioko 1. saria, Badalonako Nazioarteko Filmets Jaialdian.
  • 2012. Nafarroako Gobernuaren Sorkuntzarako Laguntzak beka.
  • 2015. Bideo ONIX-Luminikoaren 1. saria, Nazioarteko Bideo Deialdia. Mexiko.
  • 2018. 1st Prize EX for experimental electronic, IV. art. Madril.
  • 2018. Final Selection SHARE PRIZE XI. Turin.
  • 2019. Final Selection LUMEN PRIZE. Londres.

Erreferentziak

  1. «Bio | Patxi Araujo» patxiaraujo.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Grado en Arte - Profesorado» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Patxi Araujo, artista multidisciplinar y profesor en la UPV» PINNAC - Pintura Navarra Contemporánea 2013-05-10 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) Patxi Araujo | IDIS. (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  5. (Gaztelaniaz) «Patxi Araujo» Technarte (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  6. «Araujo, Patxi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  7. (Gaztelaniaz) «Patxi Araujo» OKELA Sormen Lantegia (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).
  8. (Katalanez) Patxi Araujo – Video Art Game. (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  9. After Cage. Tercer Festival Internacional de experimentación musical. .
  10. Erkizia, Xabier. (2009). Entrevista a Patxi Araujo. Tabakalera.
  11. (Gaztelaniaz) «H.D.H.» Patxi Araujo (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  12. Txantiloi:Gaztelera Fichas de adquisiciones de obras. Gobierno de Navarra, 5 or..
  13. Padrón-Godínez, Alejandro; Prieto Meléndez, Rafael; Treviño-Palacios, Carlos Gerardo. (2021-07-29). «Confidencialidad de datos mediante el grabado de códigos QR cifrados» Revista Prisma Tecnológico 11 (1): 37–45.  doi:10.33412/pri.v11.1.2534. (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
  14. «Blog - Planetario de Pamplona» www.pamplonetario.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  15. Txantiloi:Gaztelera Master en arte contemporáneo tecnológico y performativo, Arte Ederren Fakultatea. Patxi Araujo Barón. Arte Ederren Fakultatea.
  16. (Gaztelaniaz) «La 3ª Ley de Clarke.» Patxi Araujo (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  17. «PATXI ARAUJO, LAS LÁGRIMAS DE ALICIA - ANTI-WEB.COM» www.anti-web.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  18. (Gaztelaniaz) «Las lágrimas de Alicia» Patxi Araujo (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  19. (Gaztelaniaz) «Patxi Araujo» Technarte (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  20. araujo, patxi. (2018-09-11). A Political Automaton called 33 notes. (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  21. (Gaztelaniaz) «A Political Automaton called 33 notes» Patxi Araujo (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  22. (Gaztelaniaz) «PATXI ARAÚJO A political Automaton Called 33 notes» PROYECTOR / Plataforma de Videoarte (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  23. (Gaztelaniaz) «All Prophets Are Wrong» Patxi Araujo (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  24. araujo, patxi. (2021-06-27). ALL_PROPHETS_ARE_WRONG. (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  25. «Performance | Patxi Araujo» patxiaraujo.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  26. araujo, patxi. (2016-11-07). Zaldi/Horse (How to Explain Interactivity to an Audience). (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
  27. (Gaztelaniaz) «Patxi Araujo, artista multidisciplinar y profesor en la UPV» PINNAC - Pintura Navarra Contemporánea 2013-05-10 (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.