Ageriko Patua

Ageriko Patua (ingelesez: Manifest Destiny) Estatu Batuetako esaldi ezagun bat da. Bertan, AEBn patua Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera hedatzea dela ziurtatzen du. Alderdi politiko askok historikoki esamolde hau erabili dute inperialismo eta anexioak justifikatzeko. Monroe doktrinarekin harreman zuzena duen esamoldea da eta "Amerika Amerikarrentzat" esaldiarekin laburbildu daiteke.

1871. inguruko margolana, John Gastek margotua, Amerikako Estatu Batuen Aurrerapena deitua, era alegorikoan Ageriko Patua irudikatzen du. Bertan, andere eder eta maitagarri batek (batzuetan Columbiatzat hartua, XX. mendeko Estatu Batuen alegoria da. Zibilizazioaren argia mendebaldera eramaten du kolonoekin batera, telegrafoa hedatuz eta baita ferrokarrila. Aldi berean amerindiarrak eta animali basatiak lainoetan eta ilunetan dagoen mendebalde basatira ihes egiten dute.

Esamolde hori 1845ean argitaratu zen lehen aldiz, John O´Sullivan kazetariaren Anexioa artikuluan. Artikulu horretan, hau defendatzen zuen:

« Estatubatuar herriak, herri hautatua denez, Jainkoak agertutako helburu bat dauka, eta horren arabera, eskubidea du Estatu Batuetako parte izateko patua duten lurralde guztiak menderatzeko.  »
John Sullivan, 1845

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.