Patrizioak

Patrizioak (latinez: patricii) Antzinako Erroman pribilegio politiko eta pribatuak zituen gizarte klasea izan zen, plebeioen aldean. Kondairaren arabera, Erroma sortu zuten lehenengo familien ondorengoak ziren. Erromako Errepublikan, patrizioak bakarrik izan zitezkeen Erromako Senatuko kideak. Halaber, patrizioak ziren kontsulak eta epaileak. Plebeioen aldean zeuzkaten pribilegioen aurka, patrizioen eta plebeion arteko gatazkak eta borrokak gertatu ziren. Horien artean, ezaguna da plebeioen Aventinoko matxinada; gatazka horren konponbide gisa, plebearen tribunoen figura sortu zen, Senatuak hartutako erabakiei buruz beto eskubidea zuena.

Erromatar patrizio edo nobiles patritii baten marrazkia.

Kanpo estekak

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.