Patrizio Antonio Orkaiztegi
Patrizio Antonio Orkaiztegi (Andoain, Gipuzkoa, 1840ko martxoaren 17a - Tolosa, Gipuzkoa, 1924ko azaroaren 7a) euskal idazlea eta argitaratzailea izan zen.
Patrizio Antonio Orkaiztegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1840ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1924ko azaroaren 7a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza
Arantzazuko, Gasteizko eta Iruñeko apaizgaitegietan ikasi ondoren, apaiz egin zen 1865ean. Sorabillako eta Altzoko erretore izan zen, harik eta karlistaldia bukatu zen arte. Santa Kruz apaizaren adiskide zela eta, Frantziara jo behar izan zuen, erbestera.
Handik itzulita, Elgoibarren egon zen apaiz (1876). Ondoren, Arrasateko (1878) eta, azkenik, Tolosako artzipreste izendatu zuten 1880. urtean. Euskal-Erria, Euskal Esnalea, Euskalzale, Gipuzkoarra eta Ibaizabal agerkarietan eman zituen argitara olerkiak eta bestelako lan aipagarrienak.
Obra nagusiak: Jesus eta Mariaren billerakoentzat itz neurtubac (1881), Toribio Iriondorekin batera eginiko olerkiak; Txardin berriak (1899), Sardin saltzaileak (1922), eta Euskal Dantzak (1922), antzerkilanak. Garbizalea zen, eta haren pentsamendua ezagutzeko ezinbestekoa da Observaciones para hablar y escribir tolerablemente en nuestro idioma euskera (1906) obra.
Argitaratzaile-lana ere egin zuenez, Frantzisko Ignazio Lardizabalen Testamentu Zarreco eta Berrico Condaira eta Sebastian Mendibururen Otoitz gaiak obrak plazaratu zituen.
Kanpo-loturak
- «Patrizio Antonio Orkaiztegi», Literaturaren Zubitegia.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.