Patrick Dupond
Patrick Dupond (Paris, 1959ko martxoaren 14a) frantses dantzaria da. Hogeita bat urte zituela, Parisko Operako dantzari nagusi izendatu zuten (1980). Talde horren barruan, lan klasikoak dantzatu ditu: Don Kixote, Giselle, bai eta garaikideak ere: Ameskeriak (Serge Lifar), La Dame de pique, Le Fantôme de l'Opéra (Roland Petit), Salomé (Maurice Béjart), Au bord du précipice (Alvin Ailey), Le Songe d'une nuit d'été (John Neumeier). 1988-1990 bitartean, Nancyko ballet frantseseko zuzendari artistikoa izan zen, eta, ondoren, 1990-1995 bitartean, Parisko Operako dantza-zuzendaria.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patrick Dupond |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.