Patricio Escobar
Patricio Escobar Cáceres (San José de los Arroyos, 1843ko martxoaren 17a - Asunción, 1912ko apirilaren 19a) Paraguaiko politikari eta militarra izan zen, herrialdeko presidentea 1886-1890 bitartean.
Patricio Escobar | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1886ko azaroaren 25a - 1890eko azaroaren 25a ← Bernardino Caballero (en) ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San José de los Arroyos, 1843ko martxoaren 17a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Asuncion, 1912ko apirilaren 19a (69 urte) | ||
Hobiratze lekua | Recoleta Cemetery, Asuncion (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gradua | maior jeneral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() | ||
![]() ![]() |
Bizitza
Jeneral izendatu zuten, Aliantza Hirukoitzaren aurkako gerran (Argentina, Brasil, Uruguai, 1865-1870) erakutsi zuen ausardiagatik. Rivarolaren (1871) eta, geroago, Jovellanosen aurka matxinatu zen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1886-1890 urteetan. Nekazaritzako Bankua eta Unibertsitatea sortu zituen. Alderdi biko sistema sendotu zuen Paraguain (liberalak eta errepublikanoak).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.