Patricio Castaño Capetillo

Patricio Castaño Capetillo (Sopuerta, ? - Sopuerta, 1916) egurra eta azukreari lotutako enpresa-gizona, esklabuak izan zituena Kuban. Lortutako dirutzarekin hainbat inbertsio egin zituen Sopuerta eta Bilboko higiezinetan.

Patricio Castaño Capetillo
Bizitza
JaiotzaSopuerta, 
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1916
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakonibar-jabea eta merkataria

Biografia

Sopuertan jaioa, oso gazte zela Kubara joan zen, 1850. urtearen inguruan.[1] Bertan dirutza egin zuen Nicolás eta José anaiekin batera, besteak beste, zerrategiak, lurrak era azukre ingenioen jabea izan ziren, Cienfuegos inguruan.[2][3]

Patriciok hiru seme-alaba izan zituen Caridad Padillarekin batera[4], Patricio, Nicolás eta Adela. Bigarrena, Nicolás, oinordeko eta bazkide izan zuena, María Adela Intriago Hernándezekin ezkondu zen, Antonio Intriago Toraño enpresari eta politikoaren alabarekin. Adela ordea, Domingo Nazábal Leicegoyena nafarrarekin ezkondu zen, aita eta osaben bazkidea zena.[2] Suhiarekin batera “Cienfuegos Coal Co.” sortu zuen Patriciok, portuan, itsasontziak ikatzez hornitzeko[5] eta "Compañía Azucarera Central Patricio" delakoan ere bazkide izan ziren.[6]

Patriciok Cienfuegosen izan zuen zerrategiaren garrantzia adierazten du hurrengo adierazpenak:

El primer almacén de maderas y materiales de fabricación con talleres de aserrío establecido en Cienfuegos es el que actualmente pertenece a la sucesión del que fue vecino muy querido respetado por todos y que se llamó D. Patricio Castaño y Capetillo. Data el origen de esta importante casa del año 1860.[7]

Kubako Independentzia Gerraren testuinguruan Bilbora bueltatu zen, emaztearekin, semealabekin, Adela eta Nicolás, eta Rafael Padilla izeneko hamaika urteko esklabu beltzarekin, ustez Patricioren ama, Rosaura Capetillo, zerbitzatzeko ekarri zuena. Espainian esklabotza legez kontrakoa zen 1837tik.[8][9][4]

Francisco Melzer Teifet-ekin batera "Castaño y Melzer" establezimenduaren jabea izan zen, Zamudioko Atarian, besteak beste, burdina, kaolina eta kinkila saltzen zuena. Etxe bat eraiki zuen Sopuertako La Cubería auzoan, San Pedroko elizaren dorrea eraikitzeko dirua jarri zuen, baita abadearen etxea eraiki ere. Hil aurretik, Bilboko eraikin bat sustatu zuen, Federico Ugalde arkitekoak egina, egungo Portuko Markesaren kalean dagoena, 11. zenbakian.[1][10]

Sariak eta Aitortzak

  • Gran Cruz del Orden Militar.[11]
  • Cienfuegoseko koloniaren ohorezko lehendakaria.[11]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Paliza Monduate, Maite. (2001). «Los indianos y la construcción del ensanche de Bilbao» KOBIE (Serie Antropología Cultural) (Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia) 10: 205-224. ISSN 0214-7971..
  2. (Gaztelaniaz) «Comerciantes banqueros y redes de parentesco. Cienfuegos 1880-1920» REDES 1: 87-102..
  3. (Gaztelaniaz) «La élite vasco-navarra y su contribución socioeconómica en la región de Cienfuegos, Cuba (1880-1920)» Universidad y Sociedad (Cienfuegos) 3 ISSN 2218-3620..
  4. (Gaztelaniaz) «El primer payaso negro... era de Bilbao» ELMUNDO 2016-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  5. (Gaztelaniaz) García, José Antonio Quintana. (2023-08-20). «El comercio de Cienfuegos en los albores del siglo XX» OnCubaNews (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  6. (Gaztelaniaz) «Inmigración vasco-navarra en Cienfuegos - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  7. Martín Brito, Lilia; Hernández Gómez, Kenia. (2016). «Muebles y mueblerías en Cienfuegos (Cuba), el tránsito entre dos siglos» Res Mobilis: Revista internacional de investigación en mobiliario y objetos decorativos 5 (5): 120–134. ISSN 2255-2057. (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  8. (Gaztelaniaz) «La historia del esclavo negro que triunfó como payaso tras huir de Sopuerta» EITB 2020-02-06 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  9. (Gaztelaniaz) Mederos, Sandy. (2022-08-25). «El esclavo cubano que se convirtió en una celebridad en Francia y luego fue olvidado» Cubalite (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  10. «Federico Ugalde Echevarría | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  11. (Ingelesez) «Historia de una familia vasca expoliada por la revolución cubana (from El Blog de Tania Quintero)» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.