Patricia Urrutia
Patricia Urrutia Urieta (Bilbo, Bizkaia, 1977ko abenduaren 26a) bizkaitar aktorea eta antzerkigilea da.[1] Antzezle ikasketak egin ditu Londresen Philipe Gaulierrekin eta Madrilen Mar Navarrorekin. Bere prestakuntza Mick Bahrnfather, Marcello Magni, Tappa Sudana, Will Keen eta Andrés Limarekin egindako ikastaroek osatzen dute. Musika eta biolin ikasketak egin ditu. Euskal Herriko Unibertsitatean Filologia Klasikoan lizentziatua da. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, ingelesez, frantsesez eta greziera modernoz hitz egiten du.
Patricia Urrutia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1977ko abenduaren 26a (46 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
patriciaurrutia.com | |
Ibilbide profesionala
Antzerki konpainia ezberdinekin kolaboratu du aktore eta zuzendari gisa. Bost urtez bizi izan zen Bogotan eta han inprobisazioari eta pailazoei eskainitako antzerki konpainia bat sortu zuen. Konpainia horrekin Europa eta Amerikako hainbat jaialditara gonbidatu zuten. Aktore, inprobisazio eta clown ikastaroak eman ditu Italian, Belgikan, Kolonbian, Herbehereetan, Frantzian eta Espainian.
Telebistarako, zinemarako eta antzerkirako hainbat ekoizpenetan parte hartu du. Bere azken lanen artean aipatzekoak dira Godoten esperoan Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean, Orquesta de Señoritas[2] Ramón Barearen zuzendaritzapean. Artedrama, Petit Théâtre de pain eta Dejabu antzerki taldeen arteko hirugarren produkzioa izan zen eta 2017an Donostia Saria jaso zuen Francoren bilobari gutuna[3] antzeslaneko aktore zerrendan egon zen Ximun Fuschen zuzendaritzapean baita Pablo Ibarluzearen Lapur Minak[4] antzeslanean eta, Ander Lipusekin batera, Manex Fuschek zuzendutako Hozkailua lanean
Filmografia
Telebista
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2022-2023 | Ene!flix | Hiru atal | |
2022-2023 | Irabazi arte | Ane Aranburu | |
2020 | Alardea | Izaskun | |
2017-2019 | La que se avecina | Olga | 2 ataletan |
2018 | La víctima número 8 | Atal batean | |
2014-2015 | Goenkale | Izaskun | 21-22. denboraldiak |
2011 | Punta Escarlata | Atal batean | |
2010 | Qué vida más triste | Atal batean | |
2010 | Alfonso, el príncipe maldito | Atal batean | |
2002 | ¡Ala... Dina! | Carmina | Atal batean |
2002 | Compañeros | 2 ataletan |
Filmak
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2017 | La higuera de los bastardos | Haur gaixoaren ama | |
2011 | El revés | Saltzailea | Film laburra |
2009 | Lejos del mar | Adela | Film laburra |
Liburuak
Antzerkia
- Porno vs. Afrodita (2021, Susa / EHAZE)
Erreferentziak
- Euskal Aktoreen Batasuna. Patricia Urrutia. (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
- (Gaztelaniaz) Orquesta de señoritas – Pabellón Nº6. (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- «Francoren Bilobari Gutuna_Berriak» franco.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- «'Lapur minak'» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Txoriek ere ez dakite bidaia amaituko duten, edo inoiz itzuliko diren Berria, 2023.01.24