Patrice de Mac Mahon
Marie Edme Patrice Maurice de Mac Mahon (Sully, 1808ko ekainaren 13a - Montcresson, 1893ko urriaren 10a), Magentako dukea, frantses politikaria izan zen, Frantziako mariskala eta Frantziako Hirugarren Errepublikako bigarren lehendakaria.
Patrice de Mac Mahon | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1873ko maiatzaren 24a - 1879ko urtarrilaren 30a ← Louis Adolphe Thiers - Jules Grévy →
1873ko maiatzaren 24a - 1879ko urtarrilaren 30a ← Louis Adolphe Thiers - Jules Grévy →
1864ko irailaren 1a - 1870eko uztailaren 27a ← Edmond-Charles Édouard de Martimprey (en) - François Louis Alfred Durrieu (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Sully, 1808ko ekainaren 13a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Heriotza | Montcresson, 1893ko urriaren 17a (85 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Vault of Governors (en) | ||||||||
Heriotza modua | : giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Maurice-François de Mac-Mahon | ||||||||
Ama | Pélagie de Riquet de Caraman | ||||||||
Ezkontidea(k) | Élisabeth de Mac Mahon (en) (1854ko martxoaren 13a - ezezaguna) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Leinua | MacMahon family (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Lycée Saint-Louis École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) (1825eko urriaren 23a - 1827ko urriaren 1a) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | ofizierra, politikaria eta militarra | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Frantziako Indar Armatuak | ||||||||
Gradua | Frantziako mariskal | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra Aljeriako frantziar konkista Krimeako Gerra Second Italian War of Independence (en) Parisko Komuna | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Legitimism (en) | ||||||||
Aljeriako guduan, militar nabaria izan zen, eta baita Konstantinakoan eta Krimeakoan ere. Italiako gerran (1859), Magentako gudua irabazi zuen. Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran eta Parisko Komunaren zapalkuntzan parte hartu zuen.
Thiersek 1873an Errepublikako lehendakaritza utzi zuenean, Mac-Mahon presidente izendatu zuten, monarkiaren aldekoen botoen bidez, baina ez zuen monarkia berriro ezarri. Haren lehendakaritzan, 1875eko konstituzio berria onartu zen; 1877an, ordea, arazo larriak sortu zituen, Diputatuen Ganberak onartua zuen errepublikazaleen gobernua dimisioa ematera behartu zuelako. Urtearen bukaeran, ordea, Ganberak onartua zuen gobernua onetsi behar izan zuen.
Genealogia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.