Patria Vasca

Patria Vasca (euskaraz Euzko Aberri) Elias Gallastegik euskal politikari independentistaren zuzendaritzapean bere Mexikoko erbestealdian argitaratu zuen aldizkari abertzale bat izan zen. 1928ko maiatzean argitaratzen hasi eta 1930eko hamarkadararte argitaratu zen. Aldizkariaren leloa gaztelaniaz zegoen: Dad luz y el pueblo encontrarĂ¡ su camino (euskaraz Eman argia eta herriak bere bidea aurkituko du).

Patria Vasca
Motainformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaMexiko
ArgitaletxeaPatxo Belaustegigoitia
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal diaspora
Maiztasunaastero
Historia
IdeologiaEusko abertzaletasuna eta independentismoa
ZuzendariaElias Gallastegi
ErredaktoreakElias Gallastegi
ZutabegileakElias Gallastegi

Gallastegik aldizkari honetako ia artikulu guztiak idatzi zituen, aldizkaria dohain altzen zelarik, batez ere Mexikon bizi zen eta Gallastegiren adiskidea zen Patxo Belaustegigoitia euskal enpresaburuaren dirulaguntzari esker.

Aldizkaria hau Euskal Disporako euskaldunen artean saldu ohi zen, bai Amerika nahiz Filipinetan bizi ziren euskaldunen artean, bai eta kontsulatu, liburutegi, unibertsitate, aldizkari zein Nazioen elkartean ere.

Mexiko argitaratutako lehenbiziko ale honi beste lauk jarraitu zioten. 1932ko urtarrilean Bilboko Euzko Gaztedi erakundeak 6. zenbakia argitaratzeari ekin zion, horretarako Eusko Ikaskuntza erakundean izen emanta egotea beharrezkoa zen, gainera aldizkariak erakunde horren propaganda ere egiten zuen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.