Paths of Glory
Paths of Glory (euskaraz: «Loriaren bidezidorrak») 1957ko gerra filma da, Stanley Kubrick estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Humphrey Cobben izen bereko eleberrian oinarriturik dago. Kirk Douglas, Adolphe Menjou eta Ralph Meeker izan ziren antzezle nagusiak.
Paths of Glory | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1957 |
Izenburua | Paths of Glory |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa alemana |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma, epaiketa filma, lan literario batean oinarritutako filma eta anti-war film (en) |
Iraupena | 88 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Paths of Glory (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stanley Kubrick |
Gidoigilea(k) | Jim Thompson Calder Willingham Stanley Kubrick Humphrey Cobb (en) |
Antzezlea(k) | |
Kirk Douglas George Macready Adolphe Menjou Ralph Meeker Wayne Morris (en) Richard Anderson Joe Turkel Timothy Carey Christiane Kubrick (en) Peter Capell (en) Jock Stein Bert Freed Emile Meyer Jerry Hausner Rolf Kralovitz (en) James B. Harris (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | James B. Harris (en) |
Konpainia ekoizlea | Bryna Productions (en) |
Edizioa | Eva Kroll (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gerald Fried (en) |
Argazki-zuzendaria | Georg Krause |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
Argumentu nagusia | heriotza zigorra, military discipline (en) , Kopla-burukoa, Zuzenbide militarra, injustizia, death anxiety (en) , Erantzukizuna, Egoismoa eta Adorea |
Bideoa | YouTube |
Gerraren aurkako maisulana da, haren zentzugabetasuna, krudelkeria eta eragiten duen sufrimendua era bikainean erakusten baititu.[1] Europan estreinatu orduko sortu zuen polemika. Bruselan erakutsi zuten lehenik, eta filma ez emateko presioak hasi ziren. Frantzian 1975 arte egon zen ikusi ahal izan, eta 1986 arte Espainian.[2]
Argumentua
Lehen Mundu Gerran, 1916an, Frantziako lubakietan, frantziar soldaduak Txingurrien muinoa (Ant Hill) alemaniarrengandik berreskuratu nahian dabiltza azken bi urteetan. Egoera ez aurrera ez atzera dagoela dirudi. Honen aurrean Broulard dibisio-jeneralak (Adolphe Menjou) maila-igoera eskaintzen dio Mireau brigada-jeneralari (George Macready), baldin eta aipatutako muinoa konkistatzea lortzen badu. Honek, era berean, Dax koronelari (Kirk Douglas) agintzen dio zeregin hori.[1]
Dax koronelak badaki, ordea, ezinezkoa dela, eta bere gizon gehienak zenduko direla misio suizida honetan. Hala eta guztiz ere, agindua bete egin behar dute. Ondorengo sarraskian, gutxi batzuk salbatzen dira. Baina porrota ezin jasanik, armada buruek gerra-kontseilua antolatuko dute soldaduen aurka, koldarkeria egotzita. Gerra-kontseiluan Daxek bere gain hartuko du Mireauk fusilamenduarekin zigortu nahi dituen hiru soldaduen defentsa.[1][3]
Aktoreak
- Kirk Douglas: Dax koronela eta abokatu militarra
- Adolphe Menjou: George Brullard dibisio-jenerala
- Ralph Meeker: Paris
- George Macready: Mireau brigada-jenerala
- Timothy Carey: Férol
- Joseph Turkel: Arnaud.
- Wayne Morris: Roget tenientea
- Richard Anderson: Saint-Auban komandantea
- Susanne Christian: filmaren amaieran frantziar gerlarien aurrean abesten duen alemaniar neska
Benetako gertaerak
Bai filma, bai jatorrizko eleberria, benetako gertaeretan oinarriturik daude: Affaire des caporaux de Souain. 1915ean, Lehen Mundu Gerran, Géraud Réveilhac jeneralaren agintepean ziren lau soldadu frantses exekutatu zituzten aginduak ez betetzeagatik. 1934an, hemeretzi urte geroago eta beren familien hainbat erreklamazioren ondoren, exekuzioak bidegabekoak deklaratu ziren, eta soldaduak birgaituak. Fusilatuetakoen emazteek, kalte-ordain gisa, libera sinboliko bat jaso zuten.
Lehen Mundu Gerran, koldarkeria leporatuta, 2.500 epaiketa inguru egin ziren Frantzian, gehienak gerrako lehen bi urteetan. Kondenatutakoetatik 670 bat izan ziren fusilatuak, "desobeditzaileekin eredua emateko".[2] Baina, talde osoaren jokabidea zigortzeko ausaz hautatutako hiru soldadu epaitzea eta fusilatzea da filmaren euskarri nagusia. Horren antzeko praktika erabiltzen zen erromatar legioetan: decimatio-a, alegia, hamar legionariotatik bat hiltzea diziplinako neurri gisa.
Nahiz eta kasu bakanak izan, Lehen Mundu Gerran Frantziako Armadan gauzatu ziren decimatio batzuk. Esate baterako, 1914ko abenduaren 15ean, Aljeriar Tiratzaileen Erregimentu Mistoko Zortzigarren Batailoiko Hamargarren Konpainian, Zillebeken (Belgika), erasotzeko agindua desobeditzeagatik.[4]
Eztabaida eta zentsura
Filma 1957an estreinatu zen Munichen. Arrakasta apala ukan zuen arren, kritikarien txaloak jaso zituen zuzendariak. Dena dela, berehala sortu ziren berari buruzko ika-mikak.
- Bruselan erakutsi ondoren, Frantziako agintariek eta gudari ohien elkarteek gogor kritikatu zuten. Gobernuaren presioen ondorioz, United Artists banatzailea ez zen ausartu filma Frantzian ematera, eta 1975 arte ez zen ikusi ahal izan.[5]
- Alemanian bi urtez atzeratu zuten estreinaldia, Frantziarekiko harremanak ez gaiztotzearren.
- Espainian Francoren erregimenak atzera bota zuen filmaren estreinaldia. 1986an eman zen lehen aldiz, Franco hil eta 11 urtera.[2]
- Suitzan filma zentsuratua izan zen 1970 arte, bertako armadak eskaturik.[5]
- Ameriketako Estatu Batuek Europan zituzten base militarretan filma erakustea debekatu zuten agintari militarrek.
- Beste zenbait herrialdetan ere debekatua izan zen; Marokon eta Kanadan, adibidez.
Iruditegia
- Timothy Carey eta Emile Meyer
- George Macready
Erreferentziak
- Balerdi, Iban. Loriaren bidezidorrak. Aiurri, 2008ko azaroak 18, CC BY-SA 3.0, aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-20).
- Iban, Amagoia. Peladurak agerian. Lehen Mundu Gerra 1914-1918. Min Handia, 2014ko otsailaren 23a, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-20).
- Paths of Glory. sansebastianfestival.com (Noiz kontsultatua: 2022-4-20).
- (Ingelesez) Pauwels, Jacques R.. The Great Class War 1914-1918, orria=269. .
- Robertson, Nan. French Delay Showing Films on Touchy Topics. New York Times, 1975eko martxoaren 15a, nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2022-4-20).
Kanpo estekak
- Paths of Glory filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)