Patera (kraterra)
Patera, planeten nomenklaturan, krater irregularra da, edo krater konplexua, uhin formako ertzekin[1]. Paterek jatorri desberdinak izan ditzakete (bolkanikoa, talka bidezkoa edo beste batzuk), nahiz eta gehienak bulkanismoak sortuak izan[2]. Terminoa latinetik dator, Antzinako Erroman erabilitako patera plateretatik dator.
- Artikulu hau astronomiako krater formari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Patera (argipena)».
Terminoa astronomiako nazioarteko izenen parte izan ohi da, izen propioaren ondoren, hala nola Io satelitearen gainazalean izendatu den Ekhi Patera delakoa, euskal izena duena[3].
Erreferentziak
- «Planetary Names: Feature Types» planetarynames.wr.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
- Mars. University of Arizona Press 1992, 367 or. ISBN 0-8165-1257-4. PMC 25713423. (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
- Madariaga, Leire. (2018-04-19). Euskaldunak Eguzki sisteman, zerrenda irekia. About Basque Country (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.