Pater familias

Pater familias latinezko esapidea da, eta "familiako aita" esan nahi du. Forma arkaikoa du latinez, antzinako desinentzia genitiboa -as gordetzen baitu.

Pater familias hiritar independentea zen, autoritatea zuena eta etxeko aginte guztiak; ezin zen inoiz emakumea izan, beti gizona zen. Bere agintepean zeuden familiako ondasun eta pertsona guztiak, eta bere borondatearen arabera jarduteko eta patria potestas, manus, dominica potestas eta mancipium, hurrenez hurren, gauzatzeko gaitasun juridiko osoa zuen pertsona fisikoa zen, bere borondatearen mende zeuden gainerako pertsona alieni iurisengan (emakume ezkonduengan, esklaboengan eta beste gizon batzuengan)[1]

Pater familiasen aginteak eta iraungitzea

Pater familiasen botereari patria potestas esaten zitzaion — guraso-ahal edo guraso-aginte, euskaraz —. Potestas norbaitek beste norbaiti bere borondatea betearazteko zuen ahalmena eta boterea zen, beharrezko bazen, indarra erabiliz baliatuko zena[2]. Potestas eta auctoritas[3] desberdinak dira, nahiz eta azken hau ere paterrari dagokion. Hamabi Taulen Legearen arabera, pater familias-ak vitae necisque potestas (bizi- eta heriotza-eskubide) zuen, hau da, bere potestatepean (sub manu) ziren senide eta esklaboak epaitzeko eta haiei heriotza-zigorra emateko zuen ahalmena. Azken ahalmen honen muga bakarrak erlijio arauak eta nagusikeria nabarmenak zigortzen zituen herri kontzientziaren kontrola ziren. Bere agintearen menpekotasunak paterra hil arte edo, ekitaldi nagusi baten bidez, beste pater baten menpeko izan arte (adoptio), independizatu arte (emancipatio) edo, emakumea izanik, ezkontzagatik senarraren pean izan arte[4].

Pater familias ondare-eskubideen jabe bakarra zen.

Erreferentziak

  1. «Hiztegi Juridikoa - UPV/EHU» www.ehu.eus (familia [familia] ◆ Zuz. Err. Erromako gizarte-antolamenduan zuzenbide berezkoa (sui iuris) zen paterfamilias delakoak haren senide (alieni iuris) eta esklabo guztien gaineko funtsezko botere eta ahalmen erlijioso eta politikoa zuen gune txikiena.) (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  2. «Hiztegi Juridikoa - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  3. «Hiztegi Juridikoa - UPV/EHU» www.ehu.eus (Bere iritziak betearazteko indar fisikorik ez izan arren, zenbait pertsona eta erakunderi bizpahiru gairen inguruan aburu adituak emateko onartzen zaien ahalmen morala.: Bere iritziak betearazteko indar fisikorik ez izan arren, zenbait pertsona eta erakunderi bizpahiru gairen inguruan aburu adituak emateko onartzen zaien ahalmen morala.) (Noiz kontsultatua: 2023-07-24).
  4. Txurruka, Juan Mentxaka, Rosaren laguntzaz (1994), Zuzenbide erromatarraren sarrera historikoa, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 32 or.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.