Patatxe

Patatxeak itsasontzi arinak ziren, sakonera gutxikoak eta 30 tona ingurukoak; belaontziak ziren eta bi masta izaten zituzten. Hasiera itsasontzi militarra zen, batez ere kostaldeak eta portuak zaintzeko;[1][2] normalean beste itsasontzi handiagoen agindupean egoten ziren. Denborarekin patatxeak erabilera zibiletarako egokitu ziren: pertsonen garraiorako, ozeano zeharkako bidaietarako, e.a. Ibaietan ere nahiko erabilita izan zen. Dena dela, zuen sakonera eskasagatik, merkantziak eramateko ez zen oso egokia.

Hasieran patatxeak gerra itsasontziak ziren. Irudian Itsas Armada Garaiezina.

Patatxeak historian

Itsasontzi hauen erabilera handiena XV. mendetik XVIII. mendera eman zen, batez ere Espainia eta Portugal. Zenbait gertaera historikoetan protagonismo handia izan zuten:

Patatxeak Euskal Herrian

Euskal Herriko ontzioletan patatxe asko eraiki zen. Bereziki ezaguna da Astigarribiako ontziolaren lana (Mutriku), ontziola horretan, 1758tik 1786 arte, hamaika patatxe egin baitziren.

Patatxeekin lotuta emakume euskaldun baten izena aipatu behar dugu: Juana Larando. Emakume honek bi patatxe zituen, San Juan eta San Pedro, bat euskalduna, bestea flandiarra; biak ala biak, 1639tik aurrera, Mantxako Kanalean eta Frantziako kostaldean kortsario moduan ibili ziren, itsasontziak arpilatzen.

Gerrarako egokitutako patatxe bat, 1900. urtearen inguruan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.