Patañjali
Patañjali (sanskritoz: पतञ्जलि), Gonardiya edo Gonikaputra (India, IV. eta VI. mendeen artean) .[1] Oso gutxi dakigu hari buruz.[2]
Patañjali | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | India, ezezaguna |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, matematikaria, filosofoa eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
Sanskritikozko hainbat obra idatzi eta konpilatu zituela uste da.[1] Horien artean, Yoga Sutras, yogaren testu klasikoa.
Biografia
Monier Monier-Williamsen arabera, "Patañjali" bi hitzez osatuta dago, "patta" (Sanskritoz: egan, jauzi) eta "añj" (ohore, ederra) edo "añjali" (erreberentzia) hitzek osatzen dute.[3][4][5]
Aditu askok, Louis Renou barne, iradoki dute bi Patañjali desberdin egon zirela, bata Yogari buruz idatzi zuena eta bestea gramatikari buruz. 1914an, James Woodek pertsona bera izatea proposatu zuen. 1922an, Surendranath Dasgupta-k zenbait argudio aurkeztu zituen gramatika-testu ospetsua eta Yogaren testuaren egilea berdin-berdinak izan daitezen tentuz proposatzeko.
Oro har, onartzen da bi autore desberdin izango zirela ziur aski, baina mendebaldeko zenbait adituk entitate bakartzat hartzen dituzte.
Batzuek, tradizio indiarrean, Patañjali batek gramatikari, medikuntzari eta yogari buruzko tratatuak idatzi zituela esan dute. Shivaramaren XVIII. mendeko testuan aurkitutako hurrengo bertsoa hori adierazten du:
« | योगेन चित्तस्य पदेन वाचां मलं शरीरस्य च वैद्यकेन। योऽपाकरोत्तं प्रवरं मुनीनां पतञ्जलिं प्राञ्जलिरानतोऽस्मि॥ | » |
« | Yōgēna cittasya padēna vācāṁ malaṁ śarīrasya ca vaidyakēna. Yōpākarōttaṁ pravaraṁ munīnāṁ patañjaliṁ prāñjalirānatōsmi | » |
« | Euskaraz: Eskuekin batera makurtzen naiz Patañjali jakintsu entzutetsuaren aurrean, zeinak yogaren bidez gogamenaren ezpurutasunak kendu zituen, hizkeraren gramatikaren bidez eta gorputzaren sendagaiaren bidez. | » |
Tradizio gramatikala
Tradizio gramatikalean uste da Patañjali K.a. II. mendean bizi izan zela. Mahabhasya idatzi zuen. Lan horrek eragina du sanskritoko gramatikan eta linguistikan.
Testuak eragina izan zuen literatura gramatikal budistan, bai eta Indiako bidaiarien memorietan ere. Adibidez, I-tsing erromes txinatarrak aipatzen du Mahabhasya Indian ikasten dela eta ikertzaile aurreratuek hiru urtean ikasten dutela.
Yogaren tradizioa
Yogaren tradizioan, Patañjali izen beneratua da. Patañjaliren lan honetan sartzen dira Yoga (Yogasūtra) obraren gaineko sotrak eta sotrei egindako iruzkin integrala, Bhāṣya izenekoa.
Yoga Sūtra
Yogaren 196 indiar sutra osatzen dute (aforismoak). Erdi Aroko indiar testurik itzuliena izan zen, berrogei hizkuntza inguru haien artean: kawi edo javera zaharra eta arabiarra.[6] XIX. mendearen amaieran inndarra hartu zuen berriz, Swami Vivekananda eta beste batzuen ahaleginengatik.[6]
XX. mendea baino lehen, historiak adierazten du yoga indiarraren eszenan Yogaren beste testu batzuk zirela nagusi, hala nola Bhagavad Gita, Yoga Vasistha eta Yoga Yajnavalkya. [6] Patañjaliren testua Hinduismoaren Yogaren filosofia klasikoaren oinarrietako bat dela uste da.[7][8]
Irudi galeria
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Patanjali | Hindu author, mystic, and philosopher | Britannica» www.britannica.com.
- (Ingelesez) «Who is Patanjali? - Definition from Yogapedia» Yogapedia.com.
- Monier Monier Williams, Patañjali, Sanskrit English Dictionary with Etymology, Oxford University Press, page 582
- Monier Monier Williams, pata, Sanskrit English Dictionary with Etymology, Oxford University Press, pages 580-581
- Monier Monier Williams, añjali, Sanskrit English Dictionary with Etymology, Oxford University Press, page 11
- White 2014.
- Ian Whicher (1998), The Integrity of the Yoga Darsana: A Reconsideration of Classical Yoga, State University of New York Press, ISBN 978-0791438152, page 49
- Stuart Sarbacker (2011), Yoga Powers (Editor: Knut A. Jacobsen), Brill, ISBN 978-9004212145, page 195