Pastis
Pastis (pa.stis ahoskatua) Marseillan ospetsua den likore anisatu bat da,[1] %40-45 inguruko eduki alkoholikoa duena. Pastis hitza proventzera pastis hitzetik dator, pate edo nahasketa esan nahi duena, baita asperdura, egoera desatsegin edo nahasia (pastiche) ere lagunarteko hizkuntzan.
Pastis | |
---|---|
anis likore | |
Osagaiak | txinatar anisa eta anise seed (en) |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Antzekoak | Rakı |
1916an Frantzian asentsio edo absenta debekatu zutenean, ekoizle handienek (Pernod eta Ricard, ondoren Pernod Ricarden batu zirenak) errezeta birformulatu zuten txinatar anisa, anis berdea eta erregaliza sartuz, azukrea gehituz eta alkohol edukia legeak baimentzen duen gehienera murriztuz. Ordutik errezeta nabarmen aldatu da, eta marka bakoitzak bere errezeta du. Gehienek mihilua ere badute.
Erreferentziak
- Forbes, Robert, J.. (1997). Short History of the Art of Distillation from the Beginnings Up to the Death of Cellier Blumenthal. Brill Academic Publishers ISBN 90-04-00617-6..
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.