Azenario

Azenarioa edo pastanagrea[1] (Daucus carota subsp. sativus) Apiaceae familiako barazki bat da, normalki kolore laranja duena, nahiz eta moreak, gorria, zuriak, beltzak edo horiak ere existitzen diren.

Azenario
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
GeneroaDaucus
EspezieaDaucus carota
Azpiespeziea Daucus carota subsp. sativus
(Hoffm.) Schübl. & G. Martens
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakazenario, carrot seed (en) Itzuli eta carrot seed oil (en) Itzuli
Kolore askotako azenarioak

Azenarioak Daucus carota espeziearen azpiespezie etxekotu bat dira, Europan eta Asiako hego-mendebaldean jatorria duena. Landarea Persian garatu zela uste da, eta bere hosto eta haziengatik hazten zen. Normalki sustraiak jaten ditugu, bahiz eta beste atalak ere jaten diren. Gaur egungo azenarioak hautespen artifizialaren ondorio dira: tamaina handia eta testura bilatzen da.

Historia

Dirudienez azenarioa Iran aldean sortu zen, gaur egun ere bertan dago Daucus carota espeziearen aniztasun handiena[2]. Hasiera batean hostoak jateko landatzen zen, gaur egun perrexila erabiltzen den antzera erabiltzen baitzen azenarioa.

Sustraiaren kontsumoaren aurreneko aipamena I. mendekoa da. VIII eta X mendeen artean ekarri omen zen Europara. Ibn al-Awwam agronomo andaluziarrak eta Simeon Seth mediku bizantziarrak azenaroaren barietate gorria eta horia aipatzen dituzte. Kolore laranjadun azenarioak Herbeheretan azaldu omen ziren nekazariek egindako hautespenaren ondorioz[3].

Deskribapena

Azenarioa biurterokoa da, izotza jasateko gai da eta 100 egun inguru ematen ditu garatzen. Udazkenean hosto erroseta bat garatzen du, sustraia hazten den bitartean. Ondoren zurtoin luzea ateratzen du eta loze zurien umbela bat sortzen du muturrean. Gaur egungo barietate azkarrenak 90 egunetan hazten dira, baina geldoagoak diren beste barietate batzuk ere badaude, 120 egun behar dutenak.

Barietateak

Barietate ugari daude, kolore gorrixka edo laranjakoak, eta tamainaren arabera sailkatzen dira.

  • Luzeek 25 cm inguru hartzen dute.
  • Erdi luzeek 15 eta 20 cm bitartean neurtzen dute, eta haietakoa da barietate nantestarra, ezagunenetakoa dena.
  • Erdi laburrek 12 cm inguruko luzera dute.
  • Laburrek ez dute 10 cm baino gehiago. Guérande Frantziako eskualdean eta Nancyn gehien lantzen dituzten barietateak dira.

Nutrizio-balioa

Azenarioak osasunerako dituen bertuteak duela hainbat mende ezagutzen dira. Ura du gehien bat, baina 100 gr azenariok 0,9 gr proteina ematen ditu, 7,3 gramo karbohidrato eta 0,2 gramo koipe, eta, gainera, zuntzak eta A, C eta E bitaminak. Azenarioaren balio energetikoa, 100 gr bakoitzeko, 33 kaloria da.

Sustraiak alfa- eta beta-karoteno ugari dauka, eta K bitamina eta B6 bitaminaren iturria da. Azenarioaren beta-karotenoak erradikal askeen aurka egiten du, eta melanina ekoizten laguntzen du, hau da, azalaren beltzarantzeaz arduratzen den osagaia.

Ekoizpena

Azenarioak.
Azenarioaren lorea.

Nazio Batuen Erakundearen arabera azenarioen eta arbien (elkarrekin erakusten dira) produkzioa 2013an 37,2 milioi tonakoa izan zen; erdia (%45) Txinan hazi zen.

2020ko azenario ekoizpena
# Herrialdea Milioka tonak
1  Txina 18.1
2  Uzbekistan 2.9
3 Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak 1.6
4  Errusia 1.4
5  Indonesia 0.7

Sukaldean

Azenarioa oinarri duten jakiak ez dira ugariak, kremaren bat edo beste baino ez, zaporea indartzeko laranja zukua edota esnegainezko lainoa dutela. Ezinbestekoak dira salda, eltzekariak eta sasoiko barazkien menestrak egiteko.

Erreferentziak

  1. «Bilaketa orokorra» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  2. Rose, Francis. (2006). The wild flower key : how to identify wild flowers, trees and shrubs in Britain and Ireland. (Rev. ed.. argitaraldia) Frederick Warne ISBN 978-0-7232-5175-0. PMC 182661953. (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  3. Dalby, Andrew. (1997). Siren feasts : a history of food and gastronomy in Greece. ISBN 0-415-11620-1. PMC 32166863. (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.