Pasquale Paoli

Filippo Antonio Pasquale di Paoli, frantsesez Pascal Paol (1725eko apirilaren 6a, Morosaglia, Korsika 1807ko otsailaren 5a, Londres, Ingalaterra) korsikar politikari, filosofo eta militar bat izan zen. Sarritan korsikar nazionalismoaren aitatzat jo izan da eta korsikarrek "Aberriaren Aita" ezizenaz ezagutzen dute.

Pasquale Paoli

Bizitza
JaiotzaMorosaglia, 1725eko apirilaren 6a
HerrialdeaCorsican Republic
 Genovako Errepublika
HeriotzaLondres, 1807ko otsailaren 5a (81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
korsikera
italiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Graduageneralissimo (en) Itzuli

Find a Grave: 11869 Edit the value on Wikidata

Korsikako Errepublikako agintari nagusi gisa hautatu zuten (1755-1769), kargu horretatik, Genovako Errepublikaren eta Korsikaren independentziaren aldeko borrokatu zen. Europako lehen agintarietako bat izan zen zen demokrazian oinarritutako konstituzio bat zuen eraentza bat ezarriz. 1768ko Parisko Itunaren ondorioz, Korsika Frantziaren jabego izatera iragan zen, gainera 1769an Pontenuovoko guduan frantziarrek Paoliren gudarostea ere garaitu zuten.

Paoli Erresuma Batuan erbesteratu zen, 1790. urtean Korsikara itzuli eta Konbentzioak Bastia hiriko jaurlari izendatu zuen. 1793an Paoli matxinatu eta 1794an independentzia aldarrikatzeko Britainia Handiaren babesa eskatu zuen. Halere, berehala frantziar gudarosteak egoeraz jabe egin eta Paoli bigarren eta azken aldiz Ingalaterrara erbesteratu zen. 1795. urtetik hil arte, Londresen bizi izan zen.

Kanpo-estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pasquale Paoli Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.