Paskual Rekalde

Paskual Rekalde Irigoien (Amaiur, Nafarroa Garaia, 1963ko abuztuaren 21a) euskal filologoa, itzultzailea eta euskaltzain osoa da.

Paskual Rekalde
Bizitza
JaiotzaAmaiur, 1963ko abuztuaren 21a (60 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta itzultzailea

Inguma: paskual-rekalde-irigoien

Bizitza

Euskal filologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Nafarroako Gobernuko euskara itzultzaile eta Eusko Jaurlaritzako terminologia batzorde bereziko kide aritzen da. Zenbait lan eta artikulu argitaratu ditu euskara batuaren, euskalkien eta Baztango euskararen inguruan. Horien artean daude Mariano Izetaren Baztango Hiztegia eta Dirua galgarri lanen edizioa, eta Baztango, Malerrekako eta Bortzirietako agiri zaharretako zenbait toponimo eta oikonimoren inguruko lanak, Andres Iñigorekin batera prestatuak.[1]

2003ko urtarrilaren 31n euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariorde 2018an. 2020ko uztailean, euskaltzain oso izendatu zuten, Andres Iñigo emeritu bihurtzean sortutako hutsunea betetzeko.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.