Pasifae (satelitea)
Pasifae (grekoa: Πασιφάη), edo Jupiter VIII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Pasifae (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 17 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Philibert Jacques Melotte (en) |
Aurkikuntza-data | 1908ko urtarrilaren 27a |
Honen izena darama | Pasifae |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 23.912.238 km |
Eszentrikotasuna | 0,2953 |
Orbita-periodoa | −722,34 egun |
Makurdura orbitala | 153,40903 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 30 km |
Masa | 300 Eg |
Tenperatura | 124 K |
Albedoa | 0,04 |
Ezaugarri fisikoak
Pasifae satelite irregularra da. Jupiterren satelite erretrogradorik handiena da. Espektroskopia bidez egindako neurketek adierazten dute Pasifae, jatorriz, asteroide bat dela.
Orbita erretrogradoa, oso inklinatua eta oso eszentrikoa du.
Aurkikuntza
Pasifae 1908ko otsailaren 28an aurkitu zuen Philibert jacques Melottek Greenwicheko behatokian, argazkiak aztertuta.
Izendapena
Pasifae satelite-izena mitologia grekoko Pasifae pertsonaian du jatorria; Pasifae Kretako erregina zen, Minosen emaztea eta Minotauroren ama.
Pasifaek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen).