Pascual Cervera Topete

Pascual Cervera Topete (Medina Sidonia (Cadizko probintzia), 1839ko otsailaren 18a-Puerto Real (Cadizko probintzia) 1909ko apirilaren 3a) Espainiako Itsas Armadako almirante izan zen. Kargu politiko ugari okupatu zituen eta Espainia-Estatu Batuak Gerran (1898) hartu zuen parte.

Pascual Cervera Topete


Espainiako Itsasarmadako ministroa



Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPascual Cervera y Topete
JaiotzaMedina-Sidonia, 1839ko otsailaren 18a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPuerto Real, 1909ko apirilaren 3a (70 urte)
Hobiratze lekuaPanteón de Marinos Ilustres (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakitsas ofiziala eta marinela
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduaalmirante (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakEspainia-Estatu Batuak Gerra
IMDB: nm5044344 Edit the value on Wikidata

Biografia

Hamahiru urterekin, 1852ko ekainaren 30ean, itsas-eskolan sartu zen. 1855an guardiamarina izendatu zuten. Afrikako kanpainan bi itsasontzietan aritu zen: Princesa de Asturias eta Vasco Núñez fragatetan. 21 urte zituelarik itsasontziaren alfereza, Casto Méndez Núñezen agindupean, Filipinetara bidali zuten. Malaysiar errebeldeen eta Cotta eta Pagalugan gotorlekuen aurka aritu zen. Filipinetan ere hidrografiari buruzko lanaka eta mapak egin zituen. 1865an penintsulara itzuli zen. 1868 arte Francisco de Asís itsasontzian guardiamarinen formakuntzan lan egin zuen. Itsas kapitaina moduan, gerra karlistetan hartu zuen parte eta Cádizko Kantoiaren erreboltan Arsenal de la Carracaren defentsan. Ondoren, berriro ere Filipinetara bidali zuten, orduan Santa Lucía korbetaren aginduan. 1876an Jolo artxipelagoaren gobernadorea izendatu zuten.

Berriro Espainian, Itsas Ministerioan kargu desberdinak bete zituen. 1880an Cartagenako itsas-komandante izendatu zuten. 1891an sortu berria zen La Naval ontziolaren aitzindari izandako Astilleros del Nervión, Nerbioi ibaiko ontziola, zuzendari teknikoa izendatu zuten. 1892ko abenduaren 14tik 1893ko martxoaren 23 arte Espainiako Itsas Ministroa izan zen. 1893tik 1894ra Cadizko probintziako senatari izan zen eta 1898tik 1899ra Albaceteko probintziakoa.

Beste kargu asko izan ondoren 1898an, Espainia-Estatu Batuak Gerra hasi zenean, Antilletako blokeoa saihestu zuen. 1898ko uztailaren 3an, Santiago de Cubako uretan, William Thomas Sampson almirante estatubatuarrari aurre egin zion. Armada espainiarra desabantaila handian zegoen eta borroka galdu zuen. Cerverari ekintza gehiago ez egitea leporatu zitzaion. Preso egina, gerra ondoren ekintza legalak eraman ziren aurrera. Azkenean, kausa artxibatu egin zen.

1903-1904 legealdian behin-betiko senatari izendapena jaso zuen. 1909ko apirilaren 3an zendu zen.

Balorazioa

Espainiako Armandan Cervera almirantea heroia bezala dago onartuta. Bartzelonan, ordea, bere izena zuen kaleari izena aldatu zioten. Madrilen lorategi batzuek haren izena dute. 1925tik 1965 arte Almirante Cervera Armada espainiarreko gurutzaontzia izan zen.

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo loturak

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pascual Cervera Topete Aldatu lotura Wikidatan
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.