Pascoal Mocumbi
Pascoal Manoel Mocumbi (Inhambane, 1941eko apirilaren 10 – 2023ko martxoaren 25a) Mozambikeko lehen ministroa izan zen 1994tik 200ra.
Lisboako Unibertsitateko medikuntza fakultatean ikasi zuen eta gero Montpellierreko Unibertsitatean. Ikasketak eten eta politikan inplikatu zen, eta FRELIMOren sortzaileetako bat izan zen 1962an. 1967an ikasketei berriro ekin zien eta 1973an medikuntzan graduatu zen Lausanako Unibertsitatean. Mozambikera itzulita, hainbat ospitaletan aritu zen mediku.
1980tik 1987ra Osasun ministroa izan zen eta 1987tik 1994ra Kanpo Arazoetako ministroa. 1994tik 2004ra herrialdeko lehen ministroa izan zen, eta Mendebaldearekiko harremanak normalizatzen eta herrialdea baketzen lagundu zuen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.