Pascal Lissouba
Pascal Lissouba (Tsingidi, 1931ko azaroaren 15a - Perpinyà, 2020ko abuztuaren 24a) kongoar politikaria izan zen. Kongoko Errepublikako presidentea izan zen 1992-1997 bitartean.
Pascal Lissouba | |||||
---|---|---|---|---|---|
1992ko abuztuaren 31 - 1997ko urriaren 25a ← Denis Sassou-Nguesso - Denis Sassou-Nguesso →
1963ko abenduaren 24a - 1966ko apirilaren 15a ← Alphonse Massamba-Débat - Ambroise Noumazalaye (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tsiguindi (en) , 1931ko azaroaren 15a | ||||
Herrialdea | Kongoko Errepublika | ||||
Heriotza | Perpinyà, 2020ko abuztuaren 24a (88 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea Parisko Unibertsitatea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Pan-African Union for Social Democracy (en) Kongoko Langileen Alderdia |
Bizitza
Nibolek etniako kidea zen. Nekazari ingeniaritza ikasi zuen Tunisian eta Frantzian, eta Parisen bukatu zuen biologiako doktoregoa. Erdialdeko Kongok 1960an independentzia lortu zuenean, hainbat kargu politiko izan zuen. Sozialdemokraziako Batasun Panafrikarraren buruzagi aukeratu zuten, eta 1992an lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1997 arte. 1997an gerra zibila piztu zelarik Kongon, Denis Sassou-Nguesso lehendakari ohiaren indar armatuek agintaritzatik kendu zuten, eta erbestera alde egin behar izan zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-04-29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.