Partzuergo (banaketa administratiboa)
Partzuergoa[1], batzuen arabera patzeria ere deitua[2] (nafar-aragoieraz eta gaztelaniaz: faceria; frantsesez: passerie), mugakide diren udalerriek larre eta basoen erabilera eta aprobetxamendua araupetzeko egindako ituna da.
Erabilera
Aragoin eta Biarnon ere sistema tradizionala izan arren, Euskal Herrian erabili zuten eta erabiltzen dute gehien.
Nafarroan egun 65 barruti daude partzuergo sistemapean[3]. Adibidez, Urbasan 5.000 hektarea daude partzuergoan. Gipuzkoan ere Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra badago. Badaude Hegoalde eta Iparraldeko lurraldeen arteko itunak ere, adibidez, Baretoseko biztanleek Erronkariko zelaietan belar eta ura hartzearen truke urtero "hiru behien zerga" ordaintzen dute.[4]
Erreferentziak
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Partzuergo. .
- (Gaztelaniaz) Las expresiones locales de la globalización: México y España. , 458 or..
- Nafarroako Gobernua. (2001-6-6). 89/2001 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, "Nafarroa 2000" Eskualdekatzearen osaera eta izendapen berriak ezartzen dituena. .
- Idoate, Florencio. El tributo de las tres vacas. in: Navarra : temas de cultura popular. Iruñea ISBN 84-235-0235-X..
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Las Facerías, Curiosidades de Navarra webgunean.
- Nafarroako Gobernuaren partzuergoen zerrenda
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.