Parra-hosto

Parra-hostoak munduko hainbat sukaldetan- arabiarra, armeniarra, bulgariarra, greziarra, irandarra, errumaniarra, turkiarra eta vietnamdarra barne- errezeta arrunta da. Gehienetan, mahatsondotik freskoak hartu eta arrozez, haragiz eta espeziaz bete[1] eta uretan edo lurrunetan egosten dituzte. Erabilera medikoa ere badute. Dolma, sarma edo luop bezalako errezetetan agertzen dira.[2] Mahats-orri beteak hasierako edo plater nagusi gisa erabil daitezke.

Parra-hosto
leaf vegetable (en) Itzuli
MaterialakHostoa
Historia
Honen produktuaVitis vinifera

Nutrizioa

Parra-hostoak A, B6, C, E eta K bitaminetan aberatsak dira. Konposaketaren %60 ura da. Flabonoideak dituzte, batez ere kertzetinazko eta kaempferol-3-glukosidozko glukosidoak, osagai aktibo gisa. Antozianinek bere kolore gorrixka eragiten dute. Gainera, proantozianidina oligomerikoak eta polifenol izenez ezagutzen diren beste konposatu fenoliko batzuk ere baditu.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Ayudantes Y Pinches de Cocina. Temario General Y Test. MAD-Eduforma, 158 or. ISBN 9788466522250..
  2. (Ingelesez) Davidson, Alan, ed. The Oxford Companion to Food. Oxford University Press, 879 or. ISBN 978-0-19-967733-7..

Kanpo estekak

Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.