Parliament Square

Parliament Square Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen plaza bat da. Westminster Hiria udalerrian dago, Westminster jauregiaren ipar-mendebaldeko hegalera begira.

Parliament Square
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′02″N 0°07′36″W
Map
Arkitektura
Azalera0,68 ha
Ondarea
Ondare Ingelesa1001342

    Plaza

    Erdigunean belardi handi batez osatua dago, eta mendebaldean zuhazti bat du.

    Plazaren inguruan hiriko hainbat eraikin nabarmen daude, tartean Westminsterreko abadia, Santa Margaritza eliza, Middlesex Guildhall eta Portcullis Etxea.

    Bestalde, plaza honetan hamabi pertsonaia ezagunen estatuak daude: Winston Churchill, David Lloyd George, Abraham Lincoln (Middlesex Guildhall eraikinaren parean), Robert Peel, Lord Palmerston, Jan Christian Smuts, George Canning, Edward Smith-Stanley, Benjamin Disraeli, Mahatma Gandhi, Nelson Mandela eta Millicent Fawcett.

    Iruditegia

    Informazio praktikoa

    • Metro geltokia: Westminster

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.