Parke nazional

Parke nazionala bere flora eta faunaren aberastasuna babestea eta kontserbatzea ahalbidetzen duen lege estatus zehatz bat duen gune babestu maila bat da. Eskualde fiotzoogeografiko baten adierazgarri izateagatik eta interes zientifikoa izateagatik bereizten da.

Los Cardones Parke Nazionala, Argentina.
Teideko Parke Nazionala, Tenerifeko uhartean, Espainia eta Europako bisitatuena eta munduko bigarren bisitatuena da.
Peinetako haranaren ikuspegia Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionalean, Aragoi.

Historia

Parke Nazionalaren kontzeptua mendebaldeko munduan nahiko berriki agertu den arren, Asian daude lur eremu handiak Estatuaren kontrolpean mantentzeko lehen ahaleginak, natura babesteko asmoarekin. Beharbada, ezagutzen den gune babesturik antzinakoena Sri Lankan dagoen Sinharajako basoa da, gaur egun baso erreserba dena eta 1988an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Urte batzuk beranduago, antzeko neurri bat proposatu zen Wyoming eta Montanako gune batentzat, baina berriki sortutako Yosemite parkean eta honen inguruan dauden lurren jabeekin eta turistekin izandako arazoek eta proposatutako erreserba honek estatu bat baino gehiagotako lurrak hartzen zituenez, hasieran zail egin zuten sortzea, gobernu federalak ez baitzuen parke bat kontrolatzeko moduaren ideia argirik. 1871n, Yellowstone Parke Nazionala lehen benetako Parke Nazionala bezala ezarri zen. Yellowstonen adibidea jarraiki, 1890ean Yosemite gobernu federalaren kontrolpera pasa zen, hala, AEBetako bigarren Parke Nazionala bihurtuz.

Kontzeptuaren garapena

Angel ur-jauzia da munduko ur-jauzirik garaiena; Venezuela hegoaldean dagoen Canaimako parke nazionaleko zati da. Parkearen hedadura Belgikarenaren parekoa da.
Manuel Antonio Parke Nazionala Forbes aldizkariak 2011n munduko 12 parkerik ederrenen zerrendan aukeratu zuen.

Parke Nazionalak, orokorrean, garapen txikiko tokietan daude. Sarritan, flora eta faunan ia birjina den aberastasun handia duten guneak dituzte, askotan, iraungitze arriskuan dauden espezieen azken babeslekua den ekosistema batekin. Parke Nazionalak, bere jatorri, eraketa edo edertasun naturalagatik ezaugarri geologiko esanguratsuak dituzten guneetan ere garatzen dira. Sarritan, bi helburu hauek parke nazional askotan betetzen dira, bizitza naturalaz gizakiaren neurrigabeko garapenaren aurretik gure planetan ugaria zen bere oparotasun osoan gozatzea ahalbidetzen duen balantze natural bakar batean.

Herrialderen batzuetan, parke nazionalek giza garapen hori jasan duten guneren batzuk euren egoera naturalera itzultzeko asmoa dute. Hau izan zen Ipar Karolina eta Kentucky estatuen artean dagoen Great Smokey National Park parkearen kasua. Kasuren batzuetan, Britainia Handian kasu, nekazaritza jarrai daitekeen eta herrixka txiki eta errepide publikoak egon daitezkeen jabego pribatuak ere izan ditzakete.

Parke Nazional gehienek asmo bikoitza dute, bizitza basatiari babesa emanez eta erakargarritasun turistiko bezala, hala, ekoturismoa deritzona sortuz. Turismoa modu kontrolatuan parkeen mantenurako irabazi iturri da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.