Parisko barrutiak

Parisko barrutiak (frantsesez Arrondissemets de Paris) Frantziako hiriburua den Parisen banaketa administratiboa dira. Orotara, 20 daude.

Udal barruti horiek (arrondissements municipaux) ez dira departamendu barrutiekin (arrondissements départementaux) nahasi behar, Frantziako 100 departamenduen banaketa administratiboak direnak. Parisko barrutiak departamenduen kantonamenduen parekoak baitira. Lyon eta Marseilla dira udal barrutitan banatuak dauden bakarrak, Parisekin batera.

Kasu honetan, hiri barrutiak dira (arrondissement municipaux). Ez dira departamenduetako barrutiekin nahastu behar, Frantziako 100 departamenduen banaketa administratiboak direnak. Barruti bakoitzaren zenbakia, Parisko posta kodeetan, azkeneko bi zenbakien bidez adierazten da.

Antzinako barrutiak 1795eko urriaren 11n sortu ziren, baina 12 bakarrik ziren. 1859ko ekainaren 16ko legearekin, Thiers harresi barneko aldiriak bereganatu ziren. Horrela, hedadura aldatuta, 20 barruti sortu ziren, zenbaki sistema berriarekin. Horrela, kiribilean izendatu ziren, oraindik indarrean dirauena.

Barrutiaren zenbakia posta kodeko azken bi zenbakitan agertzen da (75001tik 75020ra).

Deskribapena

20 barrutiak kiribilean daude, erloju orratzen zentzuan, Ietik hasita, hiriaren erdian, Sena ibaiaren eskuinaldean.

Parisko barrutiaIzenaHedadura (km²)Biztanleria (1999)Biztanleria (2005eko zenbatespena)Dentsitatea (2005) (bizt/km²)Gehiengo biztanleria
1. barrutiaLouvre1,82616 8889 249 (1999)1861 baino lehenago
2. barrutiaBourse0,99219 58519 743 (1999)1861 baino lehenago
3. barrutiaTemple1,17134 24829 247 (1999)1861 baino lehenago
4. barrutiaHôtel-de-Ville1,60130 67519 160 (1999)1861 baino lehenago
5. barrutiaPanthéon2,54158 84959 30023 3371911
6. barrutiaLuxembourg2,15444 91945 80021 2631911
7. barrutiaPalais-Bourbon4,08856 98555 70013 6251926
8. barrutiaÉlysée3,88139 31439 20010 1001891
9. barrutiaOpéra2,17955 83858 80026 9851901
10. barrutiaEnclos-St-Laurent2,89289 61289 60030 9821881
11. barrutiaPopincourt3,666149 102150 50041 0531911
12. barrutiaReuilly16,324¹
6,377²
136 591139 10021 813²1962
13. barrutiaGobelins7,146171 533177 90024 89520055
14. barrutiaObservatoire5,621132 844134 20023 8751954
15. barrutiaVaugirard8,502225 362231 50027 2291962
16. barrutiaPassy16,305³
7,8464
161 773146 90018 7234 1962
17. barrutiaBatignolles-Monceau5,669160 860160 30028 2771954
18. barrutiaButte-Montmartre6,005184 586188 50031 3911931
19. barrutiaButtes-Chaumont6,786172 730185 40027 32120055
20. barrutiaMénilmontant5,984182 952188 60031 5171936
OHARRAK:
1. Bois de Vincennesekin
2. Bois de Vincennes gabe
3. Bois de Boulognekin
4. Bois de Boulogne gabe
5. 2005, zenbatespen ofizial berrienaren urtea; arrondissement edo barruti horietako biztanleriak gorantz segi dezake.

Arrondissement edo barruti bakoitza, administratiboki, lau quartier edo auzotan banatzen da. Honela, Parisek 80 quartier administratif edo auzo administratibo ditu. Horietako bakoitzean, polizia-etxe bat dago.

Historia

Jatorrizko edo antzinako hamabi barrutiak. Grisez adierazitako tokiak, Parisen neurria adierazten du 1860ko hedakuntzaren ondoren.

1860 baino lehenago

1795eko urriak 11n, Paris, 12 barrutitan banatua izan zen. Mendebaldetik ekialdera jarri zitzaien zenbakia, Sena ibaiaren eskuinaldean 1etik 9ra eta 10etik 12ra ezkerraldean.

Barruti bakoitza lau quartier edo auzotan banatzen zen, 1790ean ezarritako jatorrizko 48 auzoak zirenak.

1860 ondoren

1860ko urtarrilak 1ean, Napoleon III.ak, gertuko herrien lurraldeak eransten ditu, eta honela, hiriaren mugak handitzen ditu. Hamabi barrutiak berrantolatuak izan ziren lurralde berri horiek eransten diren aldi berean, eta horiekin, gaur egungo 20ak sortzen dira.

Erregistro historikoei erreferentzia egiten zaienean (non garrantzitsua den antzinako sistema eta sistema berriaren artean ezberdintzea), antzinako barrutiak ancienne hitzarekin adieraziak dira: "2ème ancienne" edo "8ème ancienne" adibidez.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.