Parisko Ituna (1783)

Parisko Ituna 1783ko irailaren 3an sinatu zen Britainia Handiko erresuma eta 13 kolonia amerikarren artean. Itun honetan liskarren bukaera eta kolonien independentzia akordatu zen.

Parisko Ituna
Irudia
Motabake itun
Honen parte daPeace of Paris (1783) (en) Itzuli
Data1783ko irailaren 3a
KokalekuParis
Parte-hartzaileak
KausaAmeriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra
Honen ondorioaborders of the United States (en) Itzuli

Lan osoa eskuragarricommons.wikimedia.org…
John Jay, John Adams, Benjamin Franklin, Henry Laurens eta William Temple Franklin (ezker eskuin)

Ituna, Jurgi III.a Erresuma Batukoa erregea ordezkatuz, Erresuma Batuko legebiltzarreko kide zen David Hartleyk sinatu zuen. Beste aldean, John Adams, Benjamin Franklin eta John Jay zeuden AEB ordezkatuz. 1784ko urtarrilaren 14an, Konfederazio Batzarrak ituna berretsi zuen eta, 1784ko apirilaren 9an, britainiarrek egin zuten hori.

Liskarra

1775 urtean 13 kolonien eta Ingalaterraren artean aurkakotasuna hasi zen. Arrazoiak ekonomiko eta politikoak ziren gehienbat. Frantziak eta Espainiak 13 kolonien gastu militar estali zituzten. Urtebete geroago, independentzia deklarazioa egin zuten 13 koloniek eta, azkenean, Parisko Ituna edo Bakea sinatu zuten Ingalaterrak eta koloniak. Horrela, 13 kolonien independentzia onartu zuten eta Ameriketako Estatu Batuak sortu ziren.

Sinatu ziren akordioak

Modu laburrean, itun honen bidez:

  • Hamairu Kolonien eta AEBren independentzia onartu zen (1. artikulua). Horrela, nazio berriari Florida iparraldeko, Kanada hegoaldeko eta Mississippi ibai ekialdeko lur guztiak eman zitzaizkion. Hegoaldeko muga bezala, 31º paraleloa zegoen Mississippi eta Apalachicola ibaiaren artean. Britainia Handiak uko egin zion Ohio ibaiko aranari eta Ternuako arrantza esplotaziorako eskubide guztiak eman zizkion AEBei (2. eta 3. artikuluak).
  • Bi alderdietako hartzekodunek ordaindu beharko zituzketen legezko zorrak bezala aitortutakoak (4. artikulua).
  • AEBk leialen -amerikar iraultzan zehar, britainiar koroari leial iraun zien britainiar kolonoak— jabetzen etorkizuneko konfiskazioei ekidingo zieten (6 artikulua).
  • Bi alderdietako gerra presoak askatuko zituzten (7. artikulua).
  • Bai Britainia Handiak eta baita AEBk ere, Mississippira sartzeko baimena (8. artikulua).

Egun berean, britainiarrek aurrez negoziatutako akordioak sinatu zituzten Espainia, Frantzia eta Herbehereekin.

eskubidea aitortu zioten Britainia Handiari.

  • Britainia Handiak AEBn independentzia onartu zuen eta Appalache eta Mississipi arteko lurraldeak eman zizkien. Kanadako eskualdeak Koroarenak izaten jarraitu zuten, nahiz eta estatubatuarrak saiatu ziren euren iraultza lurralde hauetara ere zabaltzen.

Ondorioak

Orokorrean, hartutako erabakiak Espainiarentzat onuragarriak izan zirela esan daiteke eta, neurri txikiagoan bada ere, Frantziarentzat ere bai. Hala ere, gerra kostuak itzelak izan ziren eta Amerikarekiko merkataritzaren etenak eragindako galera etorkizuneko frantses ekonomiarentzako ezin ken zitekeen zama izango zen.

Bestalde, Ipar Amerikako errebeldeek Ingalaterraren aurka izandako garaipenak gerora eragina izango zuen espainiar koloniengan ere. Bide ezberdinak hartuko zituen eragin horrek: batzuek lorpen berdina nahiko zuten beraientzat, kolono ohiek askatasuna lortu nahi zutenei solidaritatea erakutsiko zien, espainiar inperio koloniala desagertzearen alde zeuden potentzien laguntza interesatua... Hori guztia Napoleondar Gerra garaian nabarmenduko ziren.

Atlantiko ipar-mendebaldeko itsas uren inguruko lehian, itunak azken kolpea eman zien euskaldunen eskubideei, Ternuako uretan mendetan izan zituztenak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.